Ikus-entzunezko, Antzerki, Dantza eta Musikaren kultur arloetan JAIALDIAK, zikloak, lehiaketak eta sariketak ANTOLATZEKO dirulaguntzak

Azalpena

Jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak 2010 

Xedea: Agindu honen xedea, Ikus-entzunezko, Antzerki, Dantza eta Musikaren kultur arloetan espezializazio edo berezitasun maila handiaz gain, Euskadiko Autonomia Erkidegoko kultur panoramarako interes berezia duten Jaialdiak, Zikloak, Lehiaketak, Sariketak eta antzeko jarduerak 2010eko ekitaldian zehar antolatzeko dirulaguntzak emateko baldintzak arautzean datza 
 
Onuradunak:

1. Agindu honen kargurako dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte Aginduan bertan adierazten diren kultur arloetan jarduerak edo programak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridiko, publiko zein pribatu, guztiek.

 2. Onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi, eta oraindik tramiteak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.

 3. Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ezinarekin bide administratibo edo penaletik zigortutako entitateak, edo laguntzak jasotzeko ahalmena kentzen dien legezko debekua dutenak, barnean sexuaren ziozko bereizkeria egin izanagatik jaso daitezkeenak sartzen direla, otsailaren 18ko 4/2005 Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen seigarren Azken Xedapenean araututakoaren bat etorriz, beti ere kasuan kasuko zigorrak ezarritako epe bitartean.  

Dotazioa: Agindu honen babesean emango diren dirulaguntzak finantzatzeko kredituaren zenbateko orokorra berrehun berrogei eta hamar mila (250.000) eurokoa izango da; halere, zenbateko hori handitu ahal izango da lehenengo xedapen gehigarrian ezartzen denaren arabera. 

Eskaera epea

2010-08-12-etik 2010-10-11-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa