TXANDA-KONTRATURAKO laguntzak

Azalpena

Enpleguaren aldeko neurriak - Errelebuko kontratua 

Xedea: Enpresek Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dauden pertsonekin edota enpresarekin iraupen jakineko kontratu bat itunduta duten langileekin egiten dituzten eta Langileen Estatutuaren 12.6 artikuluan aipatzen diren txanda-kontratuei diru-laguntza emango zaie, betiere txanda-kontratu horiek lanaldi osokoak eta mugagabeak badira edota, iraupen jakinekoak izanez gero, amaitzen direnean edo amaitu aurretik kontratu mugagabe bihurtzeko hasierako konpromisoa jasotzen badute.

Onuradunak: Sekzio honetan ezarritako laguntzen onuradunak txanda-kontratuak sekzio honetan bertan ezarritako baldintzetan egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak izan daitezke, ondokoak izan ezik: Herri Administrazioak, Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoak eta horien mendeko enpresa publikoak. 


 

Eskaera epea

2003-12-31-etik 2010-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak