EUSKARAZKO IKUS-ENTZUNEZKO PRODUKTUAK EKOIZTEKO edo MERKATUAN ZABALTZEKO diru laguntzak

Azalpena

Euskarazko ikus-entzunezko produktuak ekoizteko edo merkatuan zabaltzeko diru laguntzak
 
(Kultur industrien sustapenerako diru laguntzak)
 
Gastu diruz lagungarriak:

Diru laguntza hauen helburua da euskarazko ikus-entzunezko produktuak ekoiztu edo hedatzeko erakunde eskatzaileak egindako gastuak konpentsatzea.

Laguntza hauek jasotzeko gai izango dira Gipuzkoako Lurralde Historikoan euskarazko ikus-entzunezko produktuak sustatu eta egiten dituzten enpresak eta irabazteko asmorik gabeko elkarteak.

Ikus-entzunezko proiektuak atal hauetakoren batean sartu behar dira:

a) Filmak eta dokumentalak: euskaraz sortutakoak, edota beste hizkuntza batetik bikoiztuak edota azpi-idatziak.

b) Musika grabazioak: euskaraz abestutako musika sorkuntza lagunduko da.

c) Antzerkia eta ikus-entzunezko ekitaldiak: euskaraz taularatutako sorkuntza lagunduko da.

Eskaera epea

2014-12-06-etik 2014-12-25-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Euskara