LAN-MUNDUAN TXERTATZERAKO laguntzak

Azalpena

Kontratazioa bultzatzeko laguntzak 

Xedea: Europako Batasunaren barruko Erkidego edo Estatu bateko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetu gisa inskribatuta dauden eta 6.1 artikuluan deskribatutako lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten giza taldeetakoak diren pertsonen kontratazioa –mugagabea edo aldi baterakoa– eta pertsona horien aldi baterako kontratua mugagabe bihurtzea.
Diru-laguntzaz salbuetsita geratzen dira c) atalean aurreikusitako giza taldearen kontratazio mugagabea eta 6.1 artikuluko a) eta e) ataletan aurreikusitako aldi baterako kontratazioa.

Onuradunak: Pertsona fisiko eta juridikoak izan daitezke, salbuespen gisa, toxikomano ohiak kontratatzen direnean Udalak eta udal-erakundeak ere (hala nola Udal Elkarteak, Udalerrietako Mankomunitateak, Koadrilak eta Toki eta Eskualde Garapen Agentziak) onuradun izan daitezke.
 

Eskaera epea

2003-12-31-etik 2010-12-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enplegua
    Eremua: Kontrataziorako Laguntzak