GIZARTE-EKONOMIARI EKITEKO eta LURRALDE-SUSTAPEN PLANIFIKATURAKO laguntzak

Azalpena

Gizarte-ekonomiari ekiteko eta gizarte-ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikatua sustatzeko laguntzak 

GIZARTE-EKONOMIAKO ENPRESAK ERATU ETA SUSTATZEKO LAGUNTZAK

Diruz lagun daitezkeen jarduerak:

1.– Gizarte-ekonomiako enpresak eratzea, dauden enpresak gizarte-ekonomiako enpresa bihurtzea barne. Agindu honen ondorioetarako, gizarte-ekonomiako enpresatzat joko dira lan elkartuko kooperatibak, lurraren ustiapen komunitarioko kooperatibak eta lan-baltzuak; orobat, halakotzat joko dira beren unibertsitate-prestakuntzaren zati gisara eta dagokion unibertsitatearen zaintzapean unibertsitate-ikasleez osatutako kooperatiba-sozietateak.

2.– Gizarte-ekonomiako enpresa bat eratzearekin zuzenean erlazionatuta dauden sustapen-ekintzak egitea, jarraipena eta enpresa-kudeaketarako doako aholkularitza barne, enpresaren jarraipena sustatu eta eusteko helburuarekin, enpresa eratu eta urte beteko epean.

3.– Gizarte-ekonomiako enpresak sortzeko ikerketak:

a) Honako ezaugarri hauek dituzten sozietate anonimoen edo mugatuen ekonomia eta finantza bideragarritasuneko azterlana egitea: gero eta galera maila handiagoa, negozio-bolumena murriztea, izakinak gehitzea, gehiegizko gaitasuna, autofinantzaketarako marjina gordina gutxitzea, gero eta zorpetze handiagoa, finantza-gastuak handitzea, eta aktibo garbia ahultzea edo desagertzea.

b) Langileek lan egiten duten enpresaren jabetza (belaunaldi-erreleborik gabe) eskuratzeko bideragarritasunaren ikerketa juridiko eta ekonomiko-finantzarioa.

Onuradunak:

1.– 15.1 artikuluko jardueretarako: 2017ko abuztuaren 23tik agindu hau EHAAn argitzen den egunaren arteko epean (egun biak barnean direla) Kooperatiben Erregistroan edo Merkataritza Erregistroan erregistraturiko kooperatibak eta lan-sozietateak, hurrenez hurren. Horretarako, erregistroetan aurkeztutako data hartuko da erregistroan erregistratu izanaren datatzat.

2.– 15.2. artikuluko jardueretarako: helburu sozial gisa Kooperatiba edo Lan Sozietateak era daitezen sustatzea duten eta irabazi-asmorik gabekoak diren pertsona juridikoak, edota erakundeen jabetza batik bat irabazi-asmorik gabekoa dutenak (hemendik aurrera, erakunde sustatzaileak). 15.1 in fine artikuluan aipatutako kooperatibentzat, hezkuntza-proiektuak zaintzen dituzten unibertsitateak.


3.– 15.3 artikuluko jardueretarako: enpresa-bideragarritasuneko azterlanak legez egin ditzaketen kanpoko aholkularitza-enpresak. Aholkularitza-enpresa horiek gizarte-ekonomiaren erakunde ordezkagarriek gehiengoarekin partaidetutako enpresak izan behar dute, edota kooperatibaren edo lan-sozietatearen forma juridikoa duten beste aholkularitza-enpresa batzuk, gizarte-ekonomiako erakunde ordezkagarriren bati elkartutakoak.

LURRALDE SUSTAPEN PLANIFIKATURAKO LAGUNTZAK
Diruz lagun daitezkeen jarduerak:

1.– Gizarte Ekonomiako enpresen lurralde-sustapen planifikaturako Ekintza Plan bat landu, garatu eta gauzatzea Agindu honen 24. artikuluko eskakizunei jarraiki. Gizarte Ekonomiako enpresak lanean parte hartzean, aberastasuna sortu eta orekaz banatzean, eta enplegua sortzean oinarrituko dira. Ekintza-planen erakunde egileek, berriz, eskualde-oinarriko lurralde-eremu jakin batean finkaturiko hezkuntza-erakundeen eta gizarte-ekonomiako enpresen parte hartzea izan beharko dute, alde batetik, eta bestetik, erakunde horiek enpresa-mintegi bat bermatzeko adinako egitura izan beharko dute eskura, 24. artikuluan araututako ekintza-plana aplikatzeko.
2.– Agindu honen ondorioetarako, gizarte-ekonomiako enpresen eskualde-oinarriko lurralde-eremua mugatze aldera, Eustatek ezarritako eskualde naturalen araberako lurralde-banaketa erabiliko da, baita eskualde horien eragin-eremua ere.

Onuradunak:

Diru-laguntza honen onuradun izan ahalko dute berezko izaera juridikoa duten erakundeek, baldintza hauek betetzen dituzten heinean:
a) Beren helburuen artean enpresa-sustapena biltzea.

b) Ekintza Plan bat aurkeztea hurrengo artikuluan zehaztutako edukiarekin.

c) Gutxienez hiru urteko esperientzia egiaztatzea planifikatutako lurralde-sustapenaren mota honetan.

d) Erakunde eskatzailearen konpromiso idatzia aurkeztea, enpresak sortzeko jarduera garatzeko borondatea duela adieraziz, batez ere gizarte ekonomiako enpresak sustatzeko. Era subsidiarioan baino ez da onartuko izaera sozietarioa duten gizarte ekonomiako lanpostuak sortzea, baldin eta enpresak sortzea ezinezkoa balitz.

Eskaera epea

2019-06-20-etik 2019-07-19-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak