AUTONOMOEN esparruan enpresa FINKATZEKO eta MODERNIZATZEKO proiektuak (Gipuzkoan gizarte ekintzailea sustatzeko programa)
Diru laguntzen helburua: Enpresak sortzeko eta garatzeko prozesuan laguntzeko xedea duten diru laguntzak, horretarako langile autonomoen esparruan enpresa finkatzeko eta modernizatzeko proiektuak garatzea bultzatuz.
Egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan edukitzen dituzten autonomoak empresa finkatzeko aldian,(sortutako urtetik hasi eta sortu ondoren 42 hilabete pasatu arte)
Ezingo dituzte diru laguntzak jaso:
i) Langile Autonomoen Erregimen Berezian edo baliokideren batean baja eman izan dutenak, deialdian eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteen barruan
ii) Kooperatiba edo lan sozietateren bateko bazkide autonomo direnak
iii) Irabazi asmorik gabeko entitateak, finantza entitateak (EJZ, 1. atala, 81, 82, 831, eta 832 epigrafeak) eta higiezinen sustapenekoak (EJZ, 1. atala, 833, 834 eta 861.1 epigrafeak), eta EJZren 2. atalean (jarduera profesionalak) eta 3. atalean (jarduera artistikoak) jasota dauden jardueretan dihardutenak (1993ko apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arau-emailea, Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren testu bateratzailea onartzeari buruzkoa).
PROIEKTUEK GUTXIENEZ 5.000 EUROKO KOSTU HAUTAGARRIA IZAN BEHAR DUTE, proiektuari lotutako finantza kostuak kanpo utzita.
Langile autonomoen esparruan enpresa finkatzeko eta modernizatzeko proiektuak, enpresa finkatzeko aldian abiarazitakoak, hau da, sortutako urtetik hasi eta sortu ondoren 42 hilabete pasatu arte.
Proiektuek gutxienez 5.000 euroko kostu hautagarria izan behar dute, proiektuari lotutako finantza kostuak kanpo utzita. Finantza eragiketak gutxienez 15.000 eurokoa izan behar du (maileguak, kreditu lerroak eta kostu erantsiak).
Kostu hautagarriak:
a) Ekipo ondasunetan, laneko instalazio, tresna edo aparatuetan eta altzarietan (merkataritza eta turismorako bakarrik) egiten diren inbertsioak.
b) Aktibo finko inmaterialetarako inbertsioak, hau da, patenteak, ustiaketa lizentziak, edo ezagupen tekniko patentatuak edo patentatu gabeak eskuratzeko direnak.
c) Beste entitate batzuek egindako aholkularitza edo kanpoko lanei dagozkien gastuak. Horrelako gastuek enpresen hobekuntzara eta lehiakortasuna irabaztera zuzenduak izan behar dute, eta ez dira izan behar jarduera iraunkorrak edo aldian aldikoak, ezta enpresaren ohiko ustiaketa gastuekin lotutakoak ere (zerga aholkularitzako edo lege arloko ohiko zerbitzuak edo publizitatekoak). Kontzeptu hauek sartuko dira, besteak beste:
d) proiektua aurrera ateratzeko behar den kanpo finantzaketarekin zuzenean lotutako finantza gastuak.
LEHIARIK GABEKOA: diru laguntzak aurrekontuko zuzkidurak amaitu arte emango dira, jaso diren ordenaren eta eskadakieketeen informazio guztia bete izanaren arabera
Aukeratzeko irizpideak:
Irizpideak aplikatuta 50 puntu baino gutxiago dituzten proiektuek ez dute diru laguntza jasotzeko eskubiderik izango.
Lehentasunezko sektoreak
a) Bioteknologia; txikizkako merkataritza; industria eta energia eta ingurumen zerbitzuak; industria eta kultura zerbitzuak; metal-mekanika; turismo mota berriak; eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.
b) Estrategia eta berrikuntza gaietako aholkularitzarekin lotutako berrikuntza eta teknologia zerbitzu profesional aurreratuak.
2011-02-26-etik 2011-05-31-era