GIZARTE EKONOMIAN ENPRESA-LANKIDETZA bultzatzeko laguntzak

Azalpena

Gizarte Ekonomian enpresa-lankidetza bultzatzeko laguntzak 

Xedea: Agindu honetan barne hartzen diren laguntzak jaso ahal izango dituzte jarraian aipatzen diren jardueretatik zuzenean eratorritako gastuek:

a) Lankidetza-proiektu bat lantzeak eta ezartzeak eragindako gastuak. Lankidetza-akordioak egiteko aukeraren eta bideragarritasunaren inguruan egindakoak hartuko dira lankidetza-proiektutzat eta, besteak beste, gai hauei buruzkoak izango dira: ondasun eta zerbitzuen salerosketari buruzko lankidetza-tresnak ezartzea, berrikuntzarako estrategiak elkarrekin diseinatzea, kostua murriztea eta kalitatea hobetzea, teknologia elkarrekin erostea, baterako finantzaketa-tresnak erabiltzea, eta, oro har, zerbitzuak batera kontratatzea. Era berean, lankidetza-proiektutzat joko da bazkide langileek kapitalean duten partaidetza eskualdatu eta aipatutako proiektuan parte hartzen duten sozietateetan ezartzea errazten duten mekanismoak lankidetzan diseinatzea eta prestatzea, kasuan kasuko elkartearen gidaritzapean. Mekanismo horiek administrazio-organoak zehaztutako gobernamendu-ereduan integratuko dira.

b) Akordioak landu eta formalizatzeko eta enpresa-lankidetzako enpresak edo egiturak sortzeko beharrezkoak diren gastuak, gizarte-ekonomiako enpresek bat-egiteko beharrezkoak direnak barne. Halaber, azterketa- eta diseinu-fasean programa honen kargura lagundu ziren eta dagoeneko ezarrita dauden lankidetza-akordioak eta -egiturak finkatzeko gastuak.

Onuradunak: Batez ere, Euskal Autonomia Erkidegoan jarduten duten erakundeek eskuratu ahal izango dituzte agindu honetako dirulaguntzak, zehaztapen hauei jarraikiz: 
a) Kooperatiba-sozietateak eta lan-sozietateak. 
b) Gizarte-ekonomiako enpresen eta entitateen elkarteak.
c) Gizarte-ekonomiako enpresen lankidetzako egiturak, egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan daukatenak. 
 
 

Eskaera epea

2019-06-20-etik 2019-07-19-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Gizarte Ekonomia Enpresak