Enpresa FINANTZIAZIO GAUZATZEKO ABAL PUBLIKOAK emateko Ezhoiko Programa (kapital zirkulatzaile)

Azalpena

Enpresa finantziazio gauzatzeko abal publikoak emateko Ezhoiko Programa 

Xedea: Dekretu honen xedea honako hau da: alde batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei edo enpresa taldeei abal publikoak emateko Ezohiko Programa ezartzea, azken enpresa horiei banku-finantziazioa lortzea ahalbidetuko diena kapital zirkulatzailearen premiak estaltzeko, eta beste alde batetik, finantziazio hori lortzeko baldintzak eta prozedura arautzea. 
 
Onuradunak:

1.- Lantokia Industria, meatzaritza, eraldakuntza, produkzio, zerbitzu tekniko (produktu-prozesuari lotutakoak) eta informazioaren gizartearen eta komunikabideen arloko ETE enpresak (erantsi ETEren definizioa pdf-n) izan daitezke Abalen Ezohiko Programaren onuradunak, betiere  berritzaileak eta/edo oinarri teknologikokoak badira eta lantokia eta/edo eraginpeko ustiapena Euskal Autonomia Erkidegoan badute, bai eta honako hauek ere betetzen badituzte:

- eragin traktore edo enplegurako eragin berezia duten inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak aurkezten badituzte.

- beren inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak beren baliabideak erabiliz finantzatzeko zailtasunak dituzten enpresak edo enpresa-taldeak badira, eta egungo finantza-krisia dela medio behar duten finantzazioa lortu ezin dutenak badira.

- egun bizi duten egoera ekonomikoa eta finantza-egoera nahiz etorkizuneko itxaropenak kontuan hartuta, abalatutako finantza-eragiketa itzultzeko behar adinako ahalmena duela ondoriozta badaiteke.

  
2.- Krisialdian ez dauden enpresei soilik emango zaie laguntza.

3.- Laguntza ez zaie aplikatuko esportazio-kredituen bermeei.

Finantza daitezkeen proiektuak:

Honako alderdi hauekin lotura duten proiektuak hartuko dira finantzagarritzat:

.- Inbertsio-proiektu, eskaera edo kontratuak gauzatzeko enpresa-arloko itunak edo ekimenak elkarrekin osatzen badira, eta horrekin merkatu berriak irekitzen badira eta Euskadiko enpresa-sarea nazioartean birkokatzen bada.

.- Berregituratzeko neurriak aplikatu dituzten enpresek lortutako proiektu, eskaera edo kontratuak, baita proiektu, eskaera edo kontratuaren ondorioz enplegua hobetzeko, finkatzeko eta garatzeko plana izango duten enpresak ere.

.- Euskadiko enpresa-sarean ehuneko garrantzitsuetan zuzeneko trakzio-eragina duten inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak.

.- Inplikatutako hornitzaile-katearekin ordaintzeko arrazoizko akordioak biltzen dituzten inbertsio-proiektuak, eskaerak edo kontratuak, betiere akordio horiekin saihesten bada ordainketen praktika txarrak eta horrek eragiten duen finantza-estutasuna eramatea haiengana.

Eskaera epea

2015-08-08-etik 2015-11-13-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Finantza Egokitzapena