«SORKUNTZA LANTEGIAK» Programa. AGERTU modalitatea.

Azalpena

"Sormen Lantegiak" programaren diru-laguntzak. AGERTU modalitatea.

Xedea:

  • Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzak zuzenduta daude 2012. urtean gauzatuko diren eta artea berritzeko aukera onenak sustatzeari begira arte eta gizarte eremuen arteko elkarguneak bultzatzen dituzten proiektu diziplinartekoetara.
  • Diziplinartekotasuna definitze aldera, honela antolatzen dira aurreko atalean aipaturiko eremuak:
  • 1. multzoa. Honako eremu hauek hartzen dituen nahitaezko multzo nagusia: Ikusizko arteak, Zinema eta Ikus-entzunezkoak, Dantza, Literatura, Musika, Antzerkia, Zirkua, Magia eta Bertsolaritza.
  • 2. multzoa. Kultur ekonomiaren, zientziaren eta gizartearen eremuan garatzen diren materiak hartzen dituen multzoa; zehazkiago:
  • Kultur ekonomia: Eskulangintza, Diseinu grafikoa edo industriala, Gastronomia, Moda, Kultur ondarea, denbora-pasarako eta komunikaziorako Software elkarreragileak, Robotika eta antzekoak.
  • Zientzia aplikatuak: Enpresen administrazioa, Nekazaritza, Arkitektura eta Ingeniaritzak, Bioteknologia, Komunikazio zientziak, Osasun zientziak, Ekonomia, Industria, Ingurumena, Metalurgia, Garraioa eta antzeko beste zientzia aplikatu batzuk.
  • Gizarte zientziak: Demografia, Ekologia, Pedagogia, Hirigintza eta antzeko beste gizarte zientzia batzuk.
  • Gizarte-lana: Mendetasuna, Ahalmen urritasunak, Gizarte-bazterketa, Tratu txarrak (emakumeak, adingabeak, zaharrak…), Presoak, Adindunak, Indarkeriaren biktimak, Genero-berdintasuna eta antzeko beste gizarte-alor batzuk.
  • Aurkeztutako proiektuek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
  • 1. multzoko arte-diziplinetako batean argiro sartuta egon behar dute.
  • Proiektuak elkargune garbi bat izan behar du 2. multzoko diziplinetako batekin, gutxienez. Elkargunea dutela ulertuko da aurkezten den proposamenak bateratu egiten baditu 1. multzoko diziplinetako baten jakintza, teknika edo egiturak 2. multzoko diziplinaren edo diziplenenekin, bereziki bateratze horren ondorioz proiektu, produktu edo prozesuen aplikazio berritzaileak sortzen badira.
  • Ez dute diru-laguntzarik jasoko proposatutako elkargunaren helburua instrumental hutsa duten proiektuak.

Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak

Modalitate hau bideratua dago proiektu edo produktu sortzaileak jendaurrean aurkeztuak edo erakutsiak izateko, bai zentro edo aretoetan, bai programazio, jaialdi eta azoketan, erakusketa, foro, merkatuetan eta, oro har, proiektu eta produktu sortzaile horiek balioztatuko dituen edozein ekitalditan. Horretarako, baldintza hauek bete behar dira:

  • 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31rainoko kanpainan egingo dira.
  • Proiektuak edo produktuak aurkeztez gerotan, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo aurkeztu behar dira.
  • Jarduerak honako baldintza hauetako bat, gutxienez, bete behar du:
  • Ikertu edo Arragoa modalitateetan diruz lagundutako proiektuak edo produktuak izatea, bai agindu honen babesean, bai “Sormen Lantegiak” programaren barruan 2011. urtean diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kulturako sailburuaren 2011ko ekainaren 14ko Aginduaren babesean.
  • Aginduan jasotzen den Agertu modalitaterako Eranskineko toki edo ekitaldiren batean gauzatzea.
  • Aipaturiko eranskin horretan zerrendatutako Euskal Autonomia Erkidegoko entitate baten eta EAEtik kanpoko antzeko beste entitate baten artean egindako trukerako edo lankidetzarako itunen esparruan gauzatzea. Itun horrek behar bezala egiaztatua egon behar du.

Ezingo dituzte diru-laguntza hauek eskatu, eta, hortaz, deialditik kanpo geratuko dira, eskatutako elkargunerik bermatzen ez duten proposamenak.

Onuradunak:

  • Agindu hau argitaratzen den egunean Euskal Autonomia Erkidegoan helbidea edo sozietate-egoitza duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuek, baldin eta proiektuak elkargunea proposatzen duen multzoetako jardueraren bati buruzko Jarduera Ekonomikoen Zergan dagokion epigrafean alta emanda badaude.
  • Hala ere, ezingo dituzte diru-laguntza hauek eskatu, eta, hortaz, deialditik kanpo geratuko dira proiektu eta produktuak aurkezteko edo erakusteko eskabideak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak baldin badira, aldi berean, proiektu edo produktua aurkeztu edo erakutsi behar den zentro, areto, programazio, jaialdi, feria, erakustazoka, foro, merkatu edo ekitaldiaren titular, kudeatzaile edo horien titulartasuna duen entitateko kideak.
  • Ez zaie laguntzarik emango beren kapital sozialean, fundazio-ondarean edota gobernu-, administrazio- edo zuzendaritza-organoetan partaidetza handiena administrazio publiko edo instituzional batena edo sektore publikoko entitate batena edo finantza- edo kreditu-entitate batena duten entitate pribatuen eskabideei.
  • Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 2005eko apirilaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.

Eskaera epea

2012-05-12-etik 2012-10-31-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa