GAUZATU INDUSTRIA (oinarri teknologikoko edota berritzaileko ETEak) *Covid-19*

Azalpena

GAUZATU-INDUSTRIA

Helburua: Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sortzea eta garatzea bultzatzea.

Eskakizunak: Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) lortu ahal izango dituzte agindu honetan zehaztutako laguntzak, baldin eta oinarri teknologikotzat edota enpresa berritzailetzat jotzen badira ETE horiek, eta, gainera, erauzketetako, eraldaketarako, produkzioko enpresak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak). Oinarri teknologikoko enpresei edota enpresa berritzaileei emango zaie laguntza hori, baldin eta gutxienez 120.000 euroko inbertsio onartua egiten badute, eta, aldi berean, enplegua mantentzen eta/edo sortzen badute 24 hilabetean, gehienez jota. Euskal Autonomia Erkidegoan kokaturiko enpresa-taldeetako enpresa nagusiek ere lortu ahal izango dituzte laguntza horiek, eskatzen badituzte, eta aurreko paragrafoko ezaugarriak guztiak badituzte; betiere, hurrengo idatzi-zatiko definizioarekin bat etorriz eta kontuan izanik haien egoera ekonomiko kontsolidatua.

Enpresak teknologia-oinarrikotzat eta/edo berritzailetzat jotzeko, kontuan honako dira irizpide hauek (bat edo batzuk):

  • Goi-teknologiako industria-sektoreetan lan egitea; energia, fabrikazio aurreratua eta biozientziak-osasuna esparruek lehentasuna izango dute, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskadi 2020 Planean (RIS3 - Espezializazio Adimentsua) xedatutakoa betez.
  • I+G+b-n inbertsio ugari egina izatea.
  • I+G+b-ko proiektuak ustiatzea.
  • Jabetza teknologiko babestua izatea enpresa horien jabetza industriala. ç
  • Teknologia-parkeetan edo enpresa- eta berrikuntza-zentroetan egotea kokatua.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko eskaintza teknologikoa eskuratzeko modua izatea.
  • Merkaturatu daitezkeen produktu edo prozesu berri bilakatzea jakintza teknologikoa.
  • Honako enpresa- eta berrikuntza-zentro (EBZ) hauetakoren batek gidatuta hasi direnak lanean, edo zentro hauetakoren baten gidaritzapean daudenak: Arrasateko Eraberrikuntza Industrialdea SA (Saiolan). Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa (Berrilan). Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa (CEIA). Ezkerraldeko Enpresa Garapenerako Zentroa (CEDEMI) Bizkaiko Enpresa eta Aurrerapen Zentroa / Centro de Empresas de Innovación de Bizkaia (BEAZ).
  • Enpresa-berrikuntzaren dimentsio globala.
  • Nazioartekotzeko plana izatea, enpresaren produktuak kanpoko merkatuetan sartzeko estrategia eta egin beharreko ekintzak zehazten dituena, eta enpresari interesatzen zaizkion eremuak eta horien periodifikatzea adierazten dituena.
  • Informazioaren gizartean sartu eta garatzeko estrategia eta ekimena edukitzea, eta enfasi berezia egitea informazio- eta komunikazio-teknologiak sartzen enpresaren jardueran eta negozio-ereduan.
  • Berdintasun-plana izatea edo gizon eta emakumeen arteko berdintasunean lankidetzan ari den erakunde baten ziurtagiriak izatea, baita jazarpen sexistaren kontrako protokoloak, lana eta familia uztartzeko neurriak izatea, eta abar ere.
  • Agindu honen ondorioetarako, halaber, oinarri teknologikoko enpresatzat eta/edo enpresa berritzailetzat jo ahal izango dira enpresa sortu berriak, Euskal Autonomia Erkidegoko Zientzia eta Teknologia Planeko programen babespean egindako ikerketa eta/edo garapen teknologikoko proiektuetan jatorria dutenak.

Diruz lagun daitekeen gastua: Honako kategoria hauetakoren batean dauden aktiboak izatea, horretarako azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuan bildutako Kontabilitate Plan Orokorrak ezarritako definizioaren arabera:

203. Jabetza industriala eta patenteak.
206. Aplikazio informatikoak.
210. Lurrak eta ondasun naturalak
211. Eraikuntzak
212. Instalazio teknikoak
213. Makineria
214. Tresneria.
215. Bestelako instalazioak
217. Informazioa prozesatzeko ekipamenduak

“Lurrak eta ondasun naturalak” eta “Eraikuntzak” epigrafeetako inbertsioaren kopurua, gehienez ere, laguntza jaso dezaketen gainerako aktibo guztiak batera bestekoa izango da. Gehienezko kopuru hori gaindituz gero, soberako inbertsioa ez da laguntza jaso dezakeen inbertsio gisa zenbatuko.

Eskaera epea

2019-05-04-etik 2019-06-11-era

Sailak

  • Sektorea: COVID-19
    Xedea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Eremua: Finantzaketa
  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak