IKT-en bidez EUSKARAZ HEDATZEKO egiten diren proiektuak

Azalpena

Euskararen erabilera sozialaren esparruandiru-laguntzak: Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz heda tzeko proiektuak

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak

Informazio eta komunikazio teknologien bidez euskaraz soilik hedatzeko egiten diren proiektuetuak. 

Hartzaileak

Pertsona fisiko nahiz juridikoak.

Laguntza eremuak

a) Euskarazko edukiak eskaintzen dituzten webgune ez korporatiboak garatzea, edukiak libreki eskuragarri izan daitezen.

b) Software tresnak euskaratzea.

c) Erakunde eskatzailearen funtsetan eta artxiboetan diren eduki digitalak  libreki eskuratu, partekatu eta birnahasteko bideak errazteko garapen teknologikoak.

d) Gailu mugikorretan erabiltzeko aplikazioak sortu eta ekoiztea.

Baldintzak

  • Proiektuaren eduki guztiak euskaraz egon behar dira.
  • Hedatzen diren edukiak bai legez, bai teknikoki eskuragarriak direla bermatu behar da. Eduki horiek legeetan babestutako eskubideen mende baldin badaude, eskatzaileak eduki horien gaineko eskubideen jabe izan behar du, hirugarrengoek eskuratu eta erabili ahal izateko adinakoak.
  • Internet bidez zabaltzeko edukien kasuan, etengabe eguneratzeko plangintza zehatza eduki beharko dute.

Eskaera epea

2018-02-02-etik 2018-02-23-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza