MAHASTIEN BIRMOLDATZE eta BERREGITURATZE planei laguntzak

Azalpena

Mahastien Birmoldatze eta Berregituratze Planei Laguntzak 

Xedea:
Foru Arau honen xedea da Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauden mahastiak berregituratu eta birmoldatzeko laguntzak emateko arauak ezartzea, baita laguntzak tramitatu eta kudeatzeari buruzko arauak ematea ere, mahastizainak NBBEF - Bermearen funts komunitarioetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan daitezen, Ingurumeneko eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak otsailaren 27an emandako 244/2009 Errege Dekretuaren bitartez. Foru Arau honen babespean berregituratu eta birmoldatzeko planak ardoa egiteko mahatsa ekoizten duten mahatsondoei baino ez zaizkie aplikatuko; hain zuzen ere, Gipuzkoakoak izanik, Getariako Txakolina jatorri deituraren barruan dauden udalerriei. 
 
Onuradunak:
Foru Agindu honetan xedatutako laguntzen onuradunak ondorengo baldintza eta betebeharrak betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak izango dira, betiere Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzko 2007ko martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12. eta 13. artikuluak eta aplikagarri den bestelako araudiak betetzen badituzte: 
a) Nekazaritzako edozein laguntza jasotzean hartutako konpromisoak bete behar dituzte. b) Eskaera egiteko unean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Landa Ingurunearen Garapeneko Departamentuaren Nekazaritza Ustialekuen Erregistroan alta emanda egon beharko dute. c) Getariako Txakolina jatorri deituraren barruko Mahastien Erregistroan egon beharko dute inskribatuta, hala dagokionean. d) Aurkeztu beharko dute, banaka zein taldeka, mastica berregituratu eta birmoldatzeko plana. e) Planetan sartuko diren lursailak behar bezala inskribatuta egongo dira, hala dagokionean, Gipuzkoako Mahastien Erregistroan, bakoitzari dagozkion eskubideak eta kokapena zehaztuta. f) Lursail guztiak legeztatuta izan beharko dituzte, mahastien inguruan indarrean dagoen araudiari jarraiki.  

Eskaera epea

2012-02-17-etik 2012-04-13-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA eta BASOGINTZA Azpisektorea
    Xedea: Nekazaritza-berregituraketa
    Eremua: Nekazaritza-antolamendua