EKOBERRIKUNTZA Teknologia garbietan eta hondakinen balorizazioan (EKOERAGINKORTASUNA Euskal Enpresan)

Azalpena

Ekoeraginkortasuna Euskal Enpresan 2010-2014. Ekoberrikuntza proiektuak, teknologia garbiak eta hondakinen balorizazioa.
 
Xedea:
Deialdiaren helburua da produktibitatearen hobekuntzara eta ziklo materialen itxierara orientatutako teknologia garbien bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta ingurumenekoa erakusten laguntzea, industriaren eremuan, ingurumen-jardunbide egokien eta eskura dauden teknikarik onenen berrikuntza eta transferentzia bultzatzearen bidez –jardunbide eta teknika horiek garatuta daude, funtsean, baina ez dute lortu euskal industria-ehunean sartzea-. Jarduera ildo honen bidez, enpresei laguntzeko xedez merkatuan jadanik dauden beste laguntza tresna eta programa batzuk osatzen dira. 
 
Onuradunak:
Honako hauek izan daitezke ekoberrikuntza-proiektuei dagozkien laguntzen onuradun: edozein pertsona juridiko pribatu, baldin eta jarduera industrialak, merkataritzakoak edo zerbitzua ematekoak egiten baditu. 

Eskaera epea

2012-04-21-etik 2012-11-30-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak