ELKARTZEN - Esportazio-elkarteak

Azalpena

Elkartzen Programa: Irabazi-asmorik gabeko erakundeei kanpo sustapeneko ekintzak egiteko dirulaguntzak
 
Xedea: Euskadin kokatutako enpresek garaturiko produktu eta zerbitzuen merkatu kuota kanpo merkatuetan handitzea, merkatu horietan tinkotzea euskal produktu eta zerbitzuak, eta horiek sustatzeko eta bere irudia hobetzeko ekintzak egitea. 
 
Onuradunak: Sektore Elkarteak.
 
Betebeharrak. Dirulaguntza jaso dezaketen proiektuak:

1. Jarduera-mota zein den kontuan hartuta, gastu hauetarako emango da laguntza, laguntza-ehuneko hauek erabilita:

a) Zuzeneko merkataritza-eginkizunak: bisitatuko den herrialdearen kasurako finkatutako bidaia-poltsen % 50, gehienez ere.

b) Alderantzizko merkataritza-eginkizunak: gonbidatutako pertsonen joan-etorriak, egonaldiak eta mantenuak sortutako gastuen % 100 gehienez ere; gonbidatutako pertsona bakoitzeko laguntza modura jaso litekeen muga, gehienez ere, jatorriko herrialderako finkatutako bidaia-poltsaren zenbatekoa izango da. Halaber, gehienez ere % 100eko laguntza jaso daiteke Nazioartekotze Zuzendaritzaren iritziz merkataritza-jarduera hori behar bezala burutzeko beharrezko diren bestelako gastuengatik (barruko joan-etorriak, bazkari ofizialak, etab.).

c) Kanpoaldeko feriak: bisitatuko den herrialderako finkatutako bidaia-poltsen % 50 gehienez ere eta stand, dekorazio eta antzeko gastuen % 50, gehienez ere.

d) Sustapen- eta hedapen-elementuak: proiektu bakoitzaren zenbatekoaren % 50, gehienez ere.

e) Kanpoko bulegoak: proiektu bakoitzaren zenbatekoaren %50, gehienez ere.

f) Merkataritza sustatzeko beste jarduera batzuk: proiektu bakoitzaren zenbatekoaren % 50, gehienez ere.

2. Proiektu bakoitzeko emango den diru-laguntza 50.000 eurokoa izango da, gehienez ere; eskatzaile bakoitzak aurkeztutako proiektu multzoari gehienez emango zaiona, berriz, 250.000 eurokoa.

Eskaera epea

2017-05-03-etik 2017-06-09-era

Sailak

  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Internazionalizazioa