EUSKARAZ emititzen duten IRRATIETARAKO diru-laguntzak

Azalpena

Euskararen erabilera sozialaren esparruan diru-laguntzak: Gipuzkoan euskaraz emititzen duten irratiak

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak

Gipuzkoan euskaraz emititzen duten irratiak.

Hartzaileak

Irratien jabetza duten irabazteko asmorik gabeko pertsona juridikoek eta erakundeek, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren eremuan euskaraz emititzen badute.

Baldintzak

a) Gutxienez 6 orduko emisioa egin behar dute euskaraz egunero, ekoizpen propiokoa. Emisio orduen zenbaketa egiterakoan, ez dira kontuan hartuko ez norberak aurretiaz emititutako programen birjartzeari dagokion ordu kopurua, ez musika hutsezko saioei dagokiena.

b) Programazioaren % 65 euskaraz emititu behar dute.

c) Hedapena gutxienez maiztasun modulatu bidez egin behar dute.

d) Emisioen barruan legeetan babestutako eskubideei eragiten dien edukirik baldin badago, erakunde eskatzaileak eduki horien gaineko baimenaren jabe izan behar du.

Eskaera epea

2018-02-02-etik 2018-02-23-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Euskara