ANTZERKI BIRAK eta antzerki DENBORALDIAK egiteko diru-laguntzak

Azalpena

Euskararen eremu geografikotik kanpo antzerki birak eta antzerki denboraldiak egiteko diru-laguntzak

Xedea: Antzerki birak eta denboraldiak sustatzea euskararen eremu geografikotik kanpo. Ebazpen honen ondorioetarako, hurrengoa joko da euskararen eremu geografikotzat: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, eta Iparraldeko Euskal Elkargoa.

Onuradunak: Pertsona fisiko edo juridiko pribatua izatea eta errolda edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, errolda edo egoitza soziala euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere bai.

Eskaera epea

2017-06-09-etik 2017-07-10-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa