ARTE PLASTIKO eta IKUSIZKOAK, MUSIKA eta DANTZA ZABALTZEKO diru-laguntzak

Azalpena

Arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta dantza euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak.

Xedea eta modalitateak:

  • Arte plastikoak eta ikusizkoak: 2017. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar gisako proiektuak...).
  • Musika: Musika birak eta kontzertu bereziak
  • Dantza: Dantza-bira

Onuradunak: Pertsona fisiko edo juridiko pribatua izatea eta errolda edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, errolda edo egoitza soziala euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira. Pertsona fisikoek errolda agiria aurkeztu beharko dute hau ziurtatzeko eta pertsona juridikoek dagozkien agiriak. Ondokoa joko da euskararen eremu geografikotzat: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, eta iparraldeko Euskal Herri Elkargoa.

Eskaera epea

2017-06-09-etik 2017-06-30-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa