GIPUZKOA INDUSTRIA 4.0: Ekipamendu Aurreratua Eskuratzea

Azalpena

Gipuzkoa Industria 4.0: Ekipamendu Aurreratua Eskuratzea

Xedea: Diru laguntza hauen xedea da ekipamendu aurreratu berria eskuratzen laguntzea, lehendik dagoen establezimendu bat handitzeko, produktu berriak gehituz haren produkzioa dibertsifikatzeko edota produkzio prozesu orokorrean funtsezko aldaketak egiteko. Ekipamenduan egingo den inbertsioak funtsezko aldaketa eragin behar du lehendik dagoen establezimendu baten produkzio prozesu orokorrean edo kudeaketan, Fabrikazio Aurreratuarekin eta 4.0 Industriarekin lotutako teknologiak baliatuz. Halakotzat hartuko dira berariaz xede hauetara bideratutakoak:

1. Fabrikazio eko-efizientea eta lehiakorra

2. Material berriak eta egitura konplexuak

3. Produkzio bitarteko adimendun eta seguruak

4. Sistema ziber-fisikoak, fabrikazio adimenduna, lankidetzakoa eta banatua bilatzeko

5. Negozio eredu berriak eta balio erants handiko zerbitzuak

Onuradunak: Egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan duten ETE eta ondasun erkidego gipuzkoarrak. Langile kopurua: gutxienez 10 pertsona lanaldi osoz (6 pertsona OTEBen kasuan)

OTEB= EAEko Enpresa eta Berrikuntza Zentro baten babespean dauden ETEak, laguntzak emateko unean 2 urte baino gehiago eta 5 baino gutxiago badituzte.

Eskaera epea

2016-05-13-etik 2016-06-13-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Modernizazioa