Krisialdiak jotako enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak (BIDERATU)

Azalpena

Krisialdiak jotako enpresak berregiratu eta bultzatzeko laguntzak (BIDERATU)

DIRULAGUNTZA EMATEKO EGINTZAK: Krisialdiak jotako enpresek prestatutako berregituratze planetan sartzen dituzten industria eta finantzak berregituratu eta bultzatzeko neurriak gauzatzea sustatuko da. Neurri horiekin enpresen bideragarritasuna berreskuratu nahi da epe ertain eta luzera.

ONURADUNAK: ETE

ZENBATEKOA: Dekretu honetan araututako laguntzak aurrerakin itzulgarrien bidez gauzatuko dira. Laguntzaren zenbatekoa. Emandako laguntzaren zenbatekoa, planean sartutako berregituratze neurrien kostu osoaren %33rainokoa izan daiteke, gehienez ere 280 milioi pezetarainokoa, betiere dirulaguntzen onuradunak horien finantzaketan bere baliabideekin laguntzen badu. 

Eskaera epea

2010-12-28-etik 2011-07-30-era

Sailak

  • Sektorea: INDUSTRIA Sektorea & Lotutako Zerbitzuak
    Xedea: Enpresa Berregituraketa
    Eremua: Industria-antolamendua