AKUIKULTURA-SEKTOREKO diru-laguntzak

Azalpena

Akuikultura-sektoreko diru-laguntzak

Xedea:Arrantza eta akuikultura lehiakorrak sustatzea du helburu, betiere horiek ingurumenari dagokionez jasangarriak, ekonomikoki bideragarriak eta sozialki arduratsuak badira.

Lagunta-lerroak:

1. Berrikuntza

2. Akuikulturako inbertsio produktiboak: ekoizpena dibertsifikatzea, instalazioak hobetzea eta modernizatzea, produktuen kalitatea hobetzea, putzuak edo urmaelak leheneratzea

3. Akuikulturako inbertsio produktiboak: baliabideen efizientzia, uren eta kimikoen erabilera gutxitzea, birziklatzeko sistemak

4. Akuikulturako inbertsio produktiboak: efizientzia energetikoa eta energia berriztagarriaren erabilera areagotzea

5. Akuikultura-ustiategietarako kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak

6. Giza kapitala eta sareko lana sustatzea

7. Akuikultura-ekoizpeneko eremuen ahalmena handitzea

8. Akuikultura jasangarria lantzen duten akuikultura-enpresak sustatzea

9. Abereen osasunari eta ongizateari buruzko neurriak

Onuradunak: Agindu honen bidez deitutako laguntzen onuradun izango dira –laguntza motaren arabera– diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatzen, finantzatzen edo egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, akuikultura-enpresak –egun daudenak zein enpresa berriak–, akuikultura-ekoizleen erakundeak eta akuikultura-ekoizleen erakundeen elkarteak, eta erakunde zientifiko edo tekniko aitortuak, publikoak zein pribatuak.

Eskaera epea

2016-12-15-etik 2016-12-29-era

Sailak

  • Sektorea: ARRANTZA Azpisektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna