HERRITAR GUZTIAK EUSKAL TURISMO-ESKAINTZARA IRITSI AHAL IZATEA sustatzeko laguntzak

Azalpena

Herritar guztiak euskal turismo-eskaintzara iritsi ahal izatea sustatzeko laguntzak  

Xedea: Agindu honen bitartez, pertsona guztiek euskal turismo-eskaintzarako sarbide unibertsala sustatzeko joera izango duten neurriak bultzatzeko laguntza-programaren esparru orokorra garatu nahi da.
 
Onuradunak: Agindu honetan jasotako laguntzak honako hauek eskuratu ahal izango dituzte: enpresa txiki eta ertainek, horien elkarteek, Udalek, Mankomunitateek, bestelako erakunde publikoek, eta irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakunde pribatuek, baldin eta eskabidearen unean EAEan kokatutako turismo-erabilerako establezimenduen titularrak badira, Euskadiko Turismoko Irisgarritasun Ereduaren araberako diagnostikoa badute, eta ondoren adierazitako tipologietako baten barruan koka daitekeen jarduera gauzatzen badute:

a) Hotelak, apopiletxeak eta turismo-apartamentuak.
b) Nekazaritza-turismoko establezimenduak eta landa-etxeak.
c) Kanpinak.
d) Jatetxeak, sagardotegiak, upeltegiak eta txakolindegiak.
e) Itourbask Sarera atxikitako turismo-bulegoak.
f) Interpretazio-zentroak.
g) Tabernak eta kafetegiak.

Eskabidea egitean, a), b), c), d) eta g) idatz-zatietan bildutako turismo-enpresek eta -establezimenduek erregistratuta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Turismo Enpresa eta Establezimenduen Erregistroan. 

Betebeharrak:

1.- Agindu honetan bildutako laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen bitartez gauzatuko dira; pertsonek eduki ditzaketen edozein motatako dibertsitate funtzionalei (fisikoa, ikusmenezkoa, entzumenezkoa, adimenezkoa edo organikoa) erantzuteko. Agindu honen 3. artikuluan identifikatutako enpresen titulartasuna duten turismo-establezimenduetako zerbitzuak, ekipamenduak eta azpiegiturak egokitzeko ekintzak egitea bultzatuko dute laguntza horiek.

2.- Ereduaren arabera establezimenduak duen irisgarritasun-mailaren egoera-diagnostikoaren ondoriozko hobekuntza-planean lehentasunezkotzat jo diren jardunek jasoko dute diru-laguntza. Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak horretarako gaitutako erakunde batek bere gain hartuko du egoera-diagnostiko hori egitea.

3.- Aurreko idatz-zatian ezarritakoaren arabera, honako jardun hauek jaso dezakete laguntza:
a)     Zerbitzuen, instalazioen eta azpiegituren egokitzapenek, gaitasun fisiko, adimenezko, zentzumenezko, edo organiko murriztuak dituzten pertsonei oztopoak kenduko dizkietenek, autonomia, segurtasuna eta erosotasuna eskaintzeko.
b)     Laguntza teknikoak eskuratzeak.
c)     Establezimenduaren hobekuntza-planean bildutako sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzek. 

Diru kopurua:

1.- Agindu honetan aurreikusitako laguntzetarako, diru-laguntzen ehunekoak ezin izango du aurrekontu garbi onartuaren % 30 gainditu, ezta 9.000 euroko gehienezko kopurua ere.

2.- Ehuneko horri % 5 gehitu ahal izango zaio, baldin eta onuradunak egiaztatzen badu, eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Sailak turismo-sektorerako bultzatzen dituen kalitate-ziurtagirietako bat duela irisgarritasuna hobetzeko planaren xede den establezimenduak: ISO 9001:2000, Espainiako Turismoaren Kalitaterako Institutuak emandako Turismoko Kalitate Markak, edota Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak administratutako EFQM errekonozimenduak; kasu horretan, laguntzaren gehienezko kopurua 10.500 euro izango litzateke. 

 


 

Eskaera epea

2010-06-08-etik 2010-07-09-era

Sailak

  • Sektorea: TURISMO Sektorea & OSTALARITZA
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Baliabideen Eskuragarritasuna