OLATUAK dirulaguntzak: ikuspegi artistiko-kulturaletik prozesu berritzaileekin eta gizarte eraldaketarekin zerikusia duten proiektu puntualetarako

Azalpena

Gipuzkoako lurraldean gertatzen diren honako proiektu zehatze izuzendutako laguntzak emateko dirulaguntza: artearen eta kulturaren eremuetan abiapuntua izanik berrikuntza eta gizarte eraldaketa prozesuekin lotura dutenak eta gaurko gizartearen arazo zehatz edo zeharkako lerroekin zer ikusia dutenak (Olatuak)

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen jarduerak: Diru laguntza hauen xedea izango da proiektu puntualen finantzaketa. Proiektu puntual hauek urteko programa baten barruan sartu gabekoak izan behar dute. Hasiera eta bukaera programatua eta helburu zehatza dutenak, luzera begirako garapenik gabe. Proiektu puntual horiek ekintza artistiko-kulturalen bidez prozesu berritzaileetan eta gizarte eraldaketan eragin behar dute, zeharka nahiz arazo zehatzei zuzenduta. Ekintza horiek kulturaren alderdi sozial eta eraldatzaileenak landu behar dituzte, eta elkargune bat sortu kuturaren eta gizarte duinago baten artean, zeina lerratuago egongo den bakean oinarritutako bizikidetzara, jasangarritasun ekologikora, pertsonen arteko berdintasunera, elkartasunera, partaidetzara eta gizarte integraziora. Diru laguntzek berezko duten izaera dela eta, kanpo geratzen dira suntsikorra ez den ekipamendua eta materiala erosteko inbertsioen gastuak eta lokalak egokitzeko lanak.

Laguntzen zenbatekoa: Diru laguntza gehienez ere aurrekontuaren %70 izango da eta eskatzaile bakoitzak jaso ahal izango duen diru laguntza ez da 6.000 euro baino gehiagokoa izango.

Hartzaileak: Diru laguntza hauek jaso ahal izango dituzte egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan duten pertsona fisikoek, kultur alorreko irabazi asmorik gabeko elkarteek eta mikro-enpresek. Diruz lagungarriak diren proiektuak era askotakoak izan daitezke: ikerketa, prestakuntza, sentsibilizazioa, zabalkundea edo koordinazioa arlo artistiko ezberdinetan. Jarduerak burutzeko beharrezkoak diren funtzionamendu gastuak ere sartu ahal izango dira.

Eskaera epea

2020-04-08-etik 2020-05-27-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Azpisektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna