HANDITU programa: Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzen deialdiaren oinarriak

Azalpena

Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak (Handitu programa)

Xedea: Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak. Urterokoak edo hainbat urtetarako izan daitezkeen inbertsioen programa batera egokituko dira laguntzak, aurkezten diren proiektuak burutzeko denboraren arabera eta ordainketak egiten diren unearen arabera. HANDITU programak zenbait laguntza-ildo jasotzen ditu:

1. Lehengaiak EBFTren I. eranskinean jasota dituzten elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak.

2. Basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak.

3. Honako jatorri hauetako elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handietarako laguntzak: nekazaritzako, arrantzako, akuikulturako produktuen, ur mineral naturalen, edari ez-alkoholikoen edo nekazaritzako produktuetatik abiatuta hartzitutako edarien (ardoa izan ezik) konbinazioa.

Onuradunak:

1. Nekazaritzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handiak egiteko laguntzen onuradunak: Pertsona fisiko edo juridiko pribatuak: nekazariak edo nekazarien taldeak, nekazaritza-kooperatibak edo Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizpen-establezimendua duten nekazaritzako elikagaien enpresak, Tratatuaren I. eranskineko nekazaritza-produktuetatik produktuak eraldatu, garatu edo merkaturatzen dituztenak eta hautagarritasun-baldintzak betetzen dituztenak.

2. Basogintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handiak egiteko laguntzen onuradunak: Diruz lagun daitezkeen jardueretako batzuk gauzatzen dituzten eta hautagarritasun-baldintzak eta deialdi-aginduan xedatutakoa betetzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak. Pertsona horiek mikroenpresa, enpresa txiki eta ertaintzat hartu beharko dira, Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioak, mikroenpresen definizioari buruzkoak, xedatutakoaren arabera.

3. Nekazaritzako produktuak, arrantza, akuikultura, ur mineral naturalak, alkoholik gabeko edariak edo nekazaritzako produktuetatik hartutako edariak (ardoa izan ezik) konbinatuz nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko inbertsio handiak egiteko laguntzen onuradunak: Aurreikusitako jarduera diruz lagungarriren bat egiten duten eta deialdi-aginduan xedatutakoa betetzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak. Pertsona horiek mikroenpresa txikitzat eta enpresa ertaintzat hartu beharko dira, Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean eta 1388/2014 Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritakoaren arabera. Eranskin horiek mikroenpresen, enpresa txikien eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa transkribatzen dute.

Eskaera epea

2022-08-13-etik 2022-09-12-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA, ARRANTZA eta ELIKADURA Sektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak