Gipuzkoa Digitala - ERAIKUNTZA

Azalpena

Gipuzkoan eraikuntza-sektorearen eraldaketa digitala bultzatzeko Gipuzkoa Digitala: Eraikuntza dirulaguntza programa

Xedea: Helburua da Gipuzkoako eraikuntza-sektorearen balio-kateko enpresen eraldaketa digitala bizkortzen laguntzea.

Diruz lagun daitezkeen gastuak:

  • Kanpoko aholkularitza eta/edo ingenieritza espezializatuko gastuak eta inbertsioak. Kanpoko adituak ezin izango du Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agente bat izan.
  • Proiektuarekin lotutako softwareko inbertsioak.

Ekipo informatikoak erostea ez da diruz lagunduko. Gastu hori diruz lagundu ahal izateko, aldez aurretik egoerari buruzko diagnostiko bat izan beharko dute, enpresari aplika dakizkiokeen irtenbide teknologikoak identifikatzeko.

Onuradunak: Gipuzkoako eraikuntza-sektorearen balio-kateko enpresak.

Eskaera epea

2022-10-18-etik 2022-11-07-era

Sailak

  • Sektorea: ERAIKUNTZA Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna