Gipuzkoako EKOSISTEMA SOZIOEKONOMIKOAN haren ERALDAKETA EKOLOGIKORAKO EZAGUTZA SORTU, TRANSFERITU eta PARTEKATZEKO dirulaguntzak

Azalpena

Gipuzkoako enpresa ehunean eta ekosistema sozioekonomikoan trantsizio ekologiko jasangarria eta bidezkoa sustatzeko programa

IV. eranskina: Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan haren eraldaketa ekologikorako ezagutza sortu, transferitu eta partekatzea

Xedea: Ekosistema sozio-ekonomiko osoaren lankidetzarekin lurraldearentzat sortzen diren aukerei eta erronkei erantzuteko enpresentzako testuinguru egokia sustatzea, klima-aldaketaren, biodibertsitatearen galeraren eta gero eta desberdintasun handiagoen erronken aurrean trantsizio ekologiko jasangarri eta bidezkoa sortzeko, etorkizuneko aldaketei aurrea hartu eta sortuko diren aukera guztiak aprobetxatzea ahalbidetuko duena.

Dirulaguntzaren xede diren jarduerak:

a) Funtsezko ikerketa proiektuak.

b) Ikerketa industrialeko proiektuak.

c) Garapen esperimentaleko proiektuak.

d) Interes bereziko ekintza osagarriak: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) erakunde bat, gutxienez, barne hartzen duten ekintzak, prospektiba eta zaintza azterlanak egiteko; eta lankidetza, transferentzia, dinamizazioa, sustapena, hedapena eta zabalkundea bultzatzeko ekintzak, funtsezko eta industria arloko ikerketa proiektuekin lotutako jardueretan. 

Onuradunak:

a) Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarean sartuak dauden eta Gipuzkoan kokatuta dauden entitateak. 

b)  Gipuzkoan kokatutako enpresa-elkarteak eta klusterrak.

c) EAEn kokatuta dauden eta Gipuzkoan kokatutako enpresen interesak ordezkatzen dituzten enpresa elkarteak eta/edo klusterrak.

d) Gipuzkoan kokatutako EAEn ordezkaritza handiena duten erakunde sindikalak.

e) Dirulaguntzaren xede diren gaietan espezializatutako zerbitzu aurreratuen enpresak, Gipuzkoan kokatuak.  

Eskaera epea

2022-11-22-etik 2022-12-12-era

Sailak

  • Sektorea: AZPIEGITURA ADIMENDUNAK - TALDE SEKTORIALAK
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak
  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak