MIKROENPRESAK: IKT EZARPENAK

Azalpena

Mikroenpresak: IKT ezarpenak 

Deskribapena: Diru laguntzen helburua da informazio eta komunikazio teknologien garapena eta erabilera bultzatzea, Gipuzkoako mikroenpresetan informazio eta komunikazio teknologiak ezarriz

Enpresa onuradunak:

  • Egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan edukitzen dituzten mikroenpresak (ondasun erkidegoak barne)

  • Gehienez 10 langile izatea eta fakturazioak 2 milioi euro ez gainditzea, edo urteko balantze orokorrak 2 milioi euro ez gainditzea.

  • Ezingo dituzte diru laguntzak jaso irabazi asmorik gabeko elkarteek, fundazioek eta entitateek.

Diruz lagunduko diren jarduerak:

1.000 EUROKOEN ETA 10.000 EUROKOEN ARTEKO ONDORENGO INBERTSIOAK:

  • Web orriak eta intranet/extranet garatzea (bi kasuetan euskaraz eta gaztelaniaz, gutxienez, aplikazioak izan behar dira eta, hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista bermatu beharko dute)

  • Enpresa kudeaketako software produktuak eta baimenak erostea, eta horiek egokitu eta garatzeko lanak.  

  • “Software as a Service” Saas zerbitzuen harpidetza enpresa kudeaketako software-a erabiltzeko. Enpresa onuradunek 12 hilabetez kontratatu beharko dituzte gutxienez Saas zerbitzuak.  

  • On-line marketinerako aplikazioak (buletinak, bilatzaileetako publizitatea)

  • On-line marketinerako zerbitzuen lehen urteko harpidetza.

  • Back-up zerbitzuen lehen urteko harpidetza. 

  • Web guneari multimedia elementuak eranstea (bideoa, infografiak…)

Diru laguntzen zenbatekoa

  • Kostuen %35eraino

  • Lehen urteko kostuen %50 bitarte, SaaS erekuko ezarpenen kasuan

  • Gehienez 3.500 € enpresa eta urteko

  • Portzentaje horiek % 5 handituko dira emakumezko enpresari autonomoak direnean edo enpresan emakumezkoak daukan funtzioaren arabera edo emakumezkoak ezarritako neurrien arabera emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzeko

  • Enpresa bati eman ahal izango zaion gehieneko diru laguntza 5.000 eurokoa izango da, azken hiru urteei dagokienez, aurtengoa barne.

  • Enpresa eta urteko proiektu bakarra bultzatuko da 

 

 

Eskaera epea

2011-05-12-etik 2011-06-22-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza