Jaialdiak antolatzeko dirulaguntzak 2010
1. Agindu honen kargurako dirulaguntzak eskatu ahal izango dituzte Aginduan bertan adierazten diren kultur arloetan jarduerak edo programak egiten dituzten pertsona fisiko edo juridiko, publiko zein pribatu, guztiek.
2. Onuradunei laguntzak ematea eta, hala dagokionean, horien ordainketa, baldintzaturik geratuko dira Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta bere erakunde autonomoek ematen dituzten izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasi, eta oraindik tramiteak amaitu gabe baldin badaude, prozedura hori burutu arte.
3. Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ezinarekin bide administratibo edo penaletik zigortutako entitateak, edo laguntzak jasotzeko ahalmena kentzen dien legezko debekua dutenak, barnean sexuaren ziozko bereizkeria egin izanagatik jaso daitezkeenak sartzen direla, otsailaren 18ko 4/2005 Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen seigarren Azken Xedapenean araututakoaren bat etorriz, beti ere kasuan kasuko zigorrak ezarritako epe bitartean.
2010-08-12-etik 2010-10-11-era