IKUSKIZUN ESZENIKOEN SUSTAPENERAKO eta ikuskizun eszenikoak EKOIZTEKO GUNEEN LAGAPENERAKO diru laguntzak

Azalpena

Eszena ikuskizunak sustatu eta sal tzeko eta eszena ikuskizunak ekoizteko lan guneak eta azpiegiturak lagatzekoenpresa pribatuei zuzendutako diru laguntzak

(Liburutegia, Kultur eta Sustapen Zerbitzuaren bitartez Kultura Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen dituen programen kontura emango direndiru laguntzak)

Xedea

Diru laguntza lerro honek bi helburu edo xede ditu:

  • Gipuzkoan ekoitzitako eszena ikuskizunak sustatu eta saltzeko diru laguntzak ematea, betiere egite gastuak ikuskizunak ustiatzeko kostuen ehuneko finkoa dakartenean. Gastu diruz lagungarriak izan daitezke:  Ikuskizunak sustatzeaz eta saltzeaz arduratzen den pertsonala, komunikazioa, telefonoa, publizitatea, propaganda eta antzekoak.

  • Ikuskizunak ekoizteko lan guneak edota azpiegitura bereziak lagatzeko egitasmoak diruz laguntzea.

Hartzaileak

Diru laguntza hauek eska ditzakete Gipuzkoan egoitza duten enpresa pribatuek, aurreko atalean adierazitako jardueraren bat garatzen badute.

Eskaera epea

2015-05-15-etik 2015-06-30-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa