KULTUR PROGRAMAK, JARDUERAK, eta PROIEKTUAK egiteko diru laguntzak

Azalpena

Kultur programak, jarduerak eta proiektuak egiteko diru laguntzak 

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

  • Gipuzkoako elkarte juridiko pribatuek antolatutako eta Gipuzkoan garatutako kultur programak, jarduerak edo proiektuak diruz laguntzera zuzenduta dago.
  • Deialdiak biltzen dituen eremuak:

 1) Artearen eta kulturaren alor ezberdinen sustapen, prestakuntza, sorkuntza eta ikerketa mailako ekintza zehatzak.

2) Ibilbide sendoa frogatzen duten erakunde edo elkarte errotuen urteko egitasmoak, baita kultur edo arte alorreko federazio eta antzeko elkarteen egitasmoak ere.

Diru laguntzak lehiaketa partekatuaren erregimenaren bidez emango dira; hori dela eta, deialdiko eranskinean ezarritako balorazio irizpideen arabera eskatutako puntuazioa gainditzen duten proiektuak soilik lagunduko dira diruz.

  • Diru laguntza programa honen deialdia urtero egin ohi da.

Hartzaileak

  • Gipuzkoan errotutako entitate juridiko pribatuak, indarrean dagoen legeriaren arabera eratutakoak eta dagozkion erregistroetan inskribatuta daudenak (irabazi asmorik gabeko kultur elkarteak batipat). 

 Baldintzak

  • Kultur proiektuek edo programek deialdiaren urte naturalean garatu beharko dira (urtarriletik abendura bitartean).
  • Diruz lagundu nahi diren kultur programek edo proiektuek eremu lokala gainditu beharko dute.
  • Irizpide orokor gisa, diru laguntzaren zenbatekoak ezingo du aurreikusitako gastuen %70 gainditu.
  • Diruz lagundutako entitatearen kanpoko komunikazioa eta publizitatea, gutxienez, euskaraz egin beharko da.
  • Diruz lagundutako jarduerari buruzko informazio, publizitate eta propaganda guztietan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetza aipatu beharko da.
  • Diru laguntza jasotzen duten entitateek hurrengo urteko (2013) martxoaren 1erako  aurkeztu beharko dituzte egindako jardueraren memoria, balantze ekonomikoa (gastuak eta sarrerak) eta jardueran izandako gastu eta ibertsioak sailkatzeko zerrenda. Hartzekoduna eta agiria, zenbatekoa, egite data eta, hala badagokio, ordainketa data adierazi behar da.Laguntzak bi zatitan ordainduko dira: %60 emateko ebazpenarekin batera eta gainerako %40a diruz lagundutako jarduera amaitu ostean.
  • Entitateek dagokion deialditik, dekretutik eta eranskinetik eratorritako guztia bete beharko dute (ikus arautegia). Ez betetzeak ebazpena aldatzea eta, dagokionean, diru laguntza itzultzea ekar dezake. 

Eskaera epea

2012-04-25-etik 2012-05-15-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Sustapena eta Internazionalizazioa