EUSKARAZKO ALDIZKAKO ARGITALPENAK

Azalpena

Euskararen erabilera sozialaren esparrua diru-laguntzak: Euskarazko aldizkako argitalpenak 

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak: Gipuzkoako Lurralde Historikoaren esparruan euskarazko aldizkariak sustatu eta bultzatzen dituzten enpresa eta elkarteentzako diru laguntzak.
 
Hartzaileak: Euskarazko aldizkarien argitalpena sustatu edo bultzatzen duten erakundeak.
 
Baldintzak:
  1. Euskara hutsean argitaratzea.
  2. Banaketa-sistema garden eta agerikoa izatea.
  3. Lege-gordailua eta ISSN edukitzea edo, hauek ezean, eskaera bideratuta izatea.
  4. Izenburu berarekin argitaratzea, jarraikako seriean, zenbaki korrelatiboarekin eta argitalpen datarekin.
  5. Aldizkarian inprimategi oina sartzea, indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen beharkizun guztiekin.
  6. Salneurriaren berri ematea eta harpidetza-sistemaren bat erabiltzen denean argi eta garbi adieraztea ale bakoitzean. Dohainik zabaltzen diren argitalpenen kasuan ez da aurreko hori bete beharrik izango.
  7. Gutxieneko baldintza batzuk betetzea urtean argitaratutako zenbaki kopuruaz, orri kopuruaz eta tiradaz:(ikus oinarriak).
  8. Webgune bat izatea (kasu batzuetan), aldizkariaren edukiaren bertsio elektronikoa argitaratzen duena.

Eskaera epea

2018-02-02-etik 2018-02-23-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Euskara