EUSKARAZ GARATUTAKO HAUR eta GAZTEEN AISIALDIRAKO PRODUKTUAK EKOIZTU eta HEDATZEKO Proiektuak

Azalpena

Euskaraz garatutako haur eta gazteen aisialdirako produktuak ekoiztu eta hedatzeko proiektuak 
 
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak: Euskaraz garatutako haur eta gazteen aisialdirako proiektuetarako diru laguntzak.
 
Hartzaileak: Euskaraz garatutako haur eta gazteen aisialdirako proiektuak egiten dituzten enpresak.
 
Baldintzak. Proiektuak ondoko atal hauetakoren batean sartu behar dira: 
  1. Haurrei edota gazteei zuzendutako eta hizkuntza eduki nabarmena duten jokoak ekoiztu edo hedatzea.
  2. Jokatzaileen ezagumenduaren arteko lehian oinarritutako familia giroko jokoak euskaraz ekoiztu edo hedatzea.
Gainera, baldintza hauek bete behar dituzte:
    • Eskaerak jasotzen dituen haur eta gazteen aisialdirako ekoizpen eta hedapen proiektuak osorik euskaraz egongo dira gutxienik.
    • Sorkuntzaz, edukiz eta diseinuz, ikuspegi zehatz bat izan behar dute generoaren araberako rolak eta estereotipoak desagerrarazteko; gizonen eta emakumeen arteko aniztasuna eta ezberdintasuna errespetatzeko; eta sexuaren araberako diskriminazio egoerak ezabatzeko.
    • Eduki horien barruan legeetan babestutako gairik baldin badago, elkarte eskatzaileak eduki horien gaineko baimenaren jabe izan behar du. 
  •  
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
  • Eskaera orri ofiziala, behar bezala beterik. 
  • Nortasunaren egiaztagiria: nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar.
  • Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Eskaera orrian baimena ematen badiguzu, guk eskatuko ditugu zure izenean.
  • Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen aitorpena.
  • Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana.
  • Diru laguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.
  • Proiektuen edukiak Jabetza Intelektualaren Legearen pean egonez gero, entitate eskatzaileak erreprodukzio eskubideak eskuratu dituela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du. 

Eskaera epea

2014-12-06-etik 2014-12-25-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Ekoizpena eta Sustapena
    Eremua: Euskara