Azalpena
Euskarazko liburuak hedatu, merkaturatu eta banatzeko ekintzak
Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen gaiak: Euskarazko liburuak hedatu, merkaturatu eta banatzeko ekintzetarako diru laguntzak.
Hartzaileak: Egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoako Lurralde Historikoan izanik, euskarazko liburuak editatzen eta argitaratzen diharduten argitaletxeak.
Gastu diruz lagungarriak:
-
Liburuen banaketa, saltokietara helarazteko.
-
Hedapen materialak, berrikuntza buletinak, webguneak eta antzekoak egitea.
-
Liburuak sustatu eta hedatzeko kultura ekitaldiak antolatzea.
-
Liburuen azoka, biltzar edo ekitaldietan aurkezteko behar diren jarduerak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
-
Eskaera orri ofiziala, behar bezala beterik.
-
Nortasunaren egiaztagiria: nortasun agiria, dagokion erregistroan inskribatutako eraketa eskriturak, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria eta abar.
-
Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren fotokopia.
-
Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten agiriak. Eskaera orrian baimena ematen badiguzu, guk eskatuko ditugu zure izenean.
-
Eskatzaileak onuradun izateko ezintasun egoerarik ez duela adierazten duen aitorpena.
-
Eskatzaileak irekitako kontu korronte baten jabetasuna ziurtatzen duen agiria, diru etxe batek emana.
-
Diru laguntza eskatzen den proiektuaren, programaren edo jardueraren gaineko azalpen txosten zehatza.
Eskaera epea
2014-12-06-etik 2014-12-25-era