ARTE PLASTIKO eta IKUSIZKOEN eremuan JARDUERAK SUSTATZEKO eta GARATZEKO dirulaguntzak. PRESTAKUNTZA arloa.

Azalpena

Arte Plastiko eta Ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak
 
 

Xedea: 2012. urtean arte plastiko eta ikusizkoen arloan burutuko diren jarduera zehatzetarako dirulaguntzak emateko baldintzak ezarri eta arautzea, ondoren datozen artikuluetan ezartzen denaren arabera.

1.- Prestakuntza arloa.

Ikusizko arteekin lotura duten ikastaro, mintegi eta lantegietan parte hartzea, baldin eta artista, kritikari, arte-komisario eta sektoreko profesionalen prestakuntza hobetzeari begira antolatuta badaude.

2.- Sustapen-zabalkundearen arloa.

a) Arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (jaialdiak, erakusketak, lehiaketak, ...), bai eta edozein euskarritan jasotako egileen gaineko dokumentazioa ere. Ekitaldiok Euskadiko Autonomia Erkidegoko arte zentroetan izango dira, eta Euskal Herrian bizi diren egileen lanak erakutsi edo zabalduko dute.

b) Euskadiko Autonomia Erkidegoan egiten diren arte garaikidearen gaineko sentsibilizazio-ekimenak (batzarrak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, hitzaldiak...) eta horiei buruzko edozein euskarritan jasotako dokumentazioa.

c) Euskarri desberdinak erabiliz egindako publikazioak egitea, beren xedea Euskal Herriko arte garaikidea zabaltzea eta bertako artistak eta haien lana sustatzea bada.

Ez dira lagunduko ez urteko programazioak, ezta ohiko jarduntzat hartzen direnak ere. Hortaz, erakunde eskatzailearen programan edo jardueran ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak jasoko dira soil-soilik.

3.- Sorkuntza-ekoizpenaren arloa.

Arte-ekoizpenaren eremuan egiten diren jarduerak: proiektuak egitea, ardatza baldin bada arte ekoizpena edo ikerketa proiektua lantzea.

Eskaera bakoitzean zein arlotan (prestakuntza, sustapen-zabalkundea, sorkuntza-ekoizpena) eskatzen den laguntza zehaztu behar da, zein modalitatetan (sustapen-zabalkundearen arloa) edo modulua (sorkuntza-ekoizpenaren arloa), eta horiek bakarrak izango dira proiektu bakoitzeko. Edonola ere, sustapen-zabalkundearen arloan Balorazio Batzordeak beste modalitateetara bidera dezake eskaera, proiektua beste modalitate horretara hobeto egokitzen dela ikusten badu.

Onuradunak: Aginduan aurreikusten diren jarduerak burutzen dituzten eta agindu hau argitaratzean Euskadiko Autonomia Erkidegoan auzotasun administratiboa edo helbidea edo sozietate-egoitza duten pertsona fisiko edo juridiko-pribatuek. 

Eskaera epea

2011-03-31-etik 2011-10-15-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Trebakuntza
    Eremua: Formakuntzarako Laguntzak