BIKAIN programa - Elikagaien kalitate-programak sustatzeko eta haietan parte-hartzeko ekintzetarako laguntzak

Azalpena

Elikagaien kalitate-programak sustatzeko eta haietan parte-hartzeko ekintzetarako laguntzak (Bikain programa) 

Xedea:

Elikagaien ekoizpenaren eta produktuen kalitatea hobetzeko laguntzen araubidea ezartzea, laguntza-ildo hauek barne hartuta:

a) Nekazariek elikagaien kalitateari buruzko programetan parte hartzeko laguntzak.

b) Elikagaien kalitateari buruzko programen esparruan produktuen informazio- eta sustapen-jardueretarako laguntzak. 

Onuradunak:

a) Nekazariek elikagaien kalitateari buruzko programetan parte-hartzeko laguntzetarako (II. Kapitulua), EAEko Nekazaritzako Ustiategien Erregistroan inskribatutako ustiategi baten nekazari titular izan beharko dute eta ondorengo kalitate-programaren batean inskribatuta egon beharko dute:

- Idiazabalgo Gazta Jatorrizko Deitura Babestua
- Getariako Txakolina Jatorrizko Deitura
- Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deitura
- Arabako Txakolina Jatorrizko Deitura
- Euskal Okela AGB
- Nekazaritza ekologikoa
- Gernikako piperra Jatorrizko Deitura

b) Elikagaien kalitateari buruzko programen esparruan produktuen informazio eta sustapen jardueretarako laguntzetarako (III. Kategoria), hurrengo ekoizleen elkarteak:

- Idiazabalgo Gazta Jatorrizko Deitura Babestuaren Kontseilu Arautzailea
- Getariako Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea
- Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea
- Arabako Txakolina Jatorrizko Deituraren Kontseilu Arautzailea
- Euskal Okelaren Adierazpen Geografiko Babestuaren Lanbide Batzordea
- Euskadiko Ekoizpen Ekologikoko nekazaritza eta elikaduraren Kontseilua
- Gernikako piperra Jatorrizko Deitura Babestuaren Lanbide Batzordea. 

Eskaera epea

2013-07-05-etik 2013-08-06-era

Sailak

  • Sektorea: NEKAZARITZA eta BASOGINTZA Azpisektorea
    Xedea: Sustapena eta Dinamizazioa
    Eremua: Produktua / Merkatu Berriak