LEHIAKORTASUNARI Laguntza BERRIKUNTZA eta ENPRESEN GARAPENAREN bitartez - Ekonomia Berraktibatzeko Programa (Gaindituz)

Azalpena

Ekonomia berraktibatzeko aparteko plana:
Egungo krisi ekonomiko eta finantzarioaren esparruan berrikuntzaren eta enpresa garapenaren bidez enpresen lehiakortasuna bultzatzeko laguntza
(Gaindituz: 2012ko Gipuzkoaren garapen ekonomikorako diru laguntza programak enpresentzat)  
 
 

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak:

  • Produktuetan berrikuntza egitea, dela produktuari prestazio edo erabilgarritasun berriak erantsita ezaugarriak errotik hobetu zaizkiolako edo, bestela ere, bezeroarentzat balio proposamen berri bat ekartzen dutelako.
  • Berrikuntza teknologikoa fabrikazio prozesuetan (produkzio prozesuen automatizazioa, hobekuntzak baldin badakartza operazioen kateaketan, ekipo nagusiaren eraginkortasuna areagotzen, produktuaren manipulazioa hobetzen edo ergonomi, segurtasun edo ingurumen mailan).
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiako produktu berriak edo teknologia horren inplantazioaren eragin berezia duten proiektuak garapetzea eta berritzea.
  • Eduki teknologiko nabarmeneko ekipo eta makinen erosketa, 2006ko urtarrilaren 1az geroztik sortutako oinarri teknologikoko enpresa berriek eskuratuak direnean.
  • Enpresetako I+Geko unitateek egindako garapen proiektuak.
  • Kualifikazio handiko langileak aldi baterako hartzea («zerbitzu eginkizunetan» edo antzeko figurak erabiliz), Zientzia eta Teknologia Sareko antolakunderen batetik enpresa ertain edo txiki batera eramanda. Kualifikazio handiko langile horiek ez dute enpresa onuraduneko langilerik ordeztu behar, eta Zientzia eta Teknologia Sareko antolakundean gutxienez bi urte eginak izan behar dituzte.
  • Berrikuntza proiektuak aurrera eramateko gazteak kontratatzea, hau da, 35 urtetik beherako pertsona kualifikatuak (doktoretza, lizentziatura, erdi mailako titulazioa edo goi mailako hezkuntza zikloa egina dutenak) enpresaren proiektuan txertatzeko denean, eta gutxienez urtebeterako eta dagokien lan hitzarmenaren araberako ordainsariekin kontratatzeko konpromisoarekin hartzen direnean.
  • Antolakuntza berrikuntza (antolaketa metodo berriak garatzera, ikaskuntza eta ezagutzaren banaketa hobetzeko praktika berriak, pertsonei autonomia handiagoa ematea erabakietan, pertsonen konpromisoa handitzea enpresa proiektuan).
 
Hartzaileak:
Enpresa handiak, Enpresa Ertain edo Txikiak (ETEak), Enpresa Kudeaketako eta Antolaketako Aholkularitzak, Enpresetako I+G unitateak eta oinarri teknologikoko enpresa berriak (OTEB). 
 
Betebeharrak:
  • Sozietatearen egoitza edo gutxienez produkzio jarduerarako zentro bat Gipuzkoan.
  • Industria garapenerako edo industrien zerbitzuko edo TICen eremuko traktore eragineko proiektu bat prestatu badute, hain zuzen proiektua balio-katera eta Gipuzkoako enpresetara eta Zientzia eta Teknilogia Sarera hedatzearren . 

Eskaera epea

2012-04-24-etik 2012-05-17-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna