AUTONOMOEN esparruan enpresa FINKATZEKO eta MODERNIZATZEKO proiektuak (Gipuzkoan GIZARTE EKINTZAILEA SUSTATZEKO programa)

Azalpena

AUTONOMOEN esparruan enpresa FINKATZEKO eta MODERNIZATZEKO proiektuak (Gipuzkoan gizarte ekintzailea sustatzeko programa) 

Deskribapena

Diru laguntzen helburua: Enpresak sortzeko eta garatzeko prozesuan laguntzeko xedea duten diru laguntzak, horretarako langile autonomoen esparruan enpresa  finkatzeko eta modernizatzeko proiektuak garatzea bultzatuz.

Bete behar diren epeak

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2011ko maiatzaren  31etan amaituko da.
  • Proiektuen hasierako data: 2011ko urtarrilaren 1tetik aurrera hasiak
  • Proiektuak gauzatzeko  epea: 2011 ko urriaren  20an amaituko da

Enpresa onuradunak

 Egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan edukitzen dituzten autonomoak empresa  finkatzeko aldian,(sortutako urtetik hasi eta sortu ondoren 42 hilabete pasatu arte)

Ezingo dituzte diru laguntzak jaso: 

i)       Langile Autonomoen Erregimen Berezian edo baliokideren batean baja eman izan dutenak, deialdian eskaera aurkeztu aurreko 12 hilabeteen barruan

 ii)      Kooperatiba edo lan sozietateren bateko bazkide autonomo direnak 

iii)     Irabazi asmorik gabeko entitateak, finantza entitateak (EJZ, 1. atala, 81, 82, 831, eta 832 epigrafeak) eta higiezinen sustapenekoak (EJZ, 1. atala, 833, 834 eta 861.1 epigrafeak), eta EJZren 2. atalean (jarduera profesionalak) eta 3. atalean (jarduera artistikoak) jasota dauden jardueretan dihardutenak (1993ko apirilaren 20ko 1/1993 Foru Dekretu Arau-emailea, Ekonomi Jardueren gaineko Zergaren testu bateratzailea onartzeari buruzkoa).

Diruz lagunduko diren jarduerak

PROIEKTUEK GUTXIENEZ 5.000 EUROKO KOSTU HAUTAGARRIA IZAN BEHAR DUTE, proiektuari lotutako finantza kostuak kanpo utzita. 

Langile autonomoen esparruan enpresa  finkatzeko eta modernizatzeko proiektuak, enpresa finkatzeko aldian abiarazitakoak, hau da, sortutako urtetik hasi eta sortu ondoren 42 hilabete pasatu arte. 

Proiektuek gutxienez 5.000 euroko kostu hautagarria izan behar dute, proiektuari lotutako finantza kostuak kanpo utzita. Finantza eragiketak gutxienez 15.000 eurokoa izan behar du (maileguak, kreditu lerroak eta kostu erantsiak).

Kostu hautagarriak:

a) Ekipo ondasunetan, laneko instalazio, tresna edo aparatuetan eta altzarietan (merkataritza eta turismorako bakarrik) egiten diren inbertsioak.

b) Aktibo finko inmaterialetarako inbertsioak, hau da, patenteak, ustiaketa lizentziak, edo ezagupen tekniko patentatuak edo patentatu gabeak eskuratzeko direnak.

c) Beste entitate batzuek egindako aholkularitza edo kanpoko lanei dagozkien gastuak. Horrelako gastuek enpresen hobekuntzara eta lehiakortasuna irabaztera zuzenduak izan behar dute, eta ez dira izan  behar jarduera iraunkorrak edo aldian aldikoak, ezta enpresaren ohiko ustiaketa gastuekin lotutakoak ere (zerga aholkularitzako edo lege arloko ohiko zerbitzuak edo publizitatekoak). Kontzeptu hauek sartuko dira, besteak beste: 

  • I+G+B izaerarik ez duten produktu, ontzi eta pakete, maketa, prototipo eta modeloak diseinatzeko kanpo aholkularitza.
  • Enpresaren komunikazio eta irudi estrategia definitzeko kanpo aholkularitza.
  • Kudeaketa sistemak ezartzeko edo ziurtatzeko kanpoko zerbitzuak.
  • Prozesuen ingeniaritza berritzeko, teknologia berriak sartzeko edo erabakien prozesua hobetzeko aurrerapen nabarmenak egiteko kanpoko zerbitzuei eskatutako diagnostikoak, azterlanak eta aurreanalisiak.
  • Sustapen materiala, katalogoak, liburuxkak, kartelak, eta abar egitea eta argitaratzea.
  • Gizarte erantzukizunezko kudeaketa garatzeko kanpo aholkularitza.

d) proiektua aurrera ateratzeko behar den kanpo finantzaketarekin zuzenean lotutako finantza gastuak.

Laguntzen zenbatekoa

  •  Jarduketaren kostu hautagarrien % 50 izatera irits daiteke laguntza, 
  • Gehienez 5.000 € enpresa eta urteko: aurkeztutako proiektuen kostu finantzarioetarako (beste entitate batzuen maileguak) 1.500 euro gehienez, eta gainerako kostu hautagarri guztietarako 3.500 euro gehienez, eta eskatzaile bakoitzeko, 5.000 euro gehienez.

Diru laguntzak emateko prozedura

LEHIARIK  GABEKOA: diru  laguntzak aurrekontuko  zuzkidurak  amaitu  arte  emango  dira,  jaso diren ordenaren eta eskadakieketeen informazio guztia bete izanaren  arabera 

 Aukeratzeko  irizpideak:

  • Jarduera Gipuzkoan lehentasunezkotzat jota dauden sektoreetakoa izatea: 50 puntu.Proposamenaren argitasuna: 25 puntu.
  • Proiektua berritzailea izatea, produktu, prozesu edo zerbitzuetan elementu bereizleak garatzeari dagokionean: 20 puntu.
  • Langile autonomoa emakumea izatea: 5 puntu. 

Irizpideak aplikatuta 50 puntu baino gutxiago dituzten proiektuek ez dute diru laguntza jasotzeko eskubiderik izango.  

Lehentasunezko sektoreak   

a)  Bioteknologia; txikizkako merkataritza; industria eta energia eta ingurumen zerbitzuak; industria eta kultura zerbitzuak; metal-mekanika; turismo mota berriak; eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

b)  Estrategia eta berrikuntza gaietako aholkularitzarekin lotutako berrikuntza eta teknologia zerbitzu profesional aurreratuak. 

Eskaera epea

2011-02-26-etik 2011-05-31-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak