MIKROENPRESAK - FINKAPENA (Gipuzkoa Ekiten duen Lurralde Gisa Sustatzeko Programa)

Azalpena

MIKROENPRESAK - FINKAPENA (Gipuzkoa Ekiten duen Lurralde Gisa Sustatzeko Programa) 

 

Deskribapena

Enpresak sortzeko eta garatzeko prozesuan laguntzeko xedea duten diru laguntzak, horretarako mikroenpresak  finkatzeko eta modernizatzeko proiektuen garapena bultzatuz, abian jartzeko eta finkatzeko fase kritikoetan. 

Enpresa onuradunak

Egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan edukitzen dituzten mikroenpresak(*), 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera sortutakoak (eratuak eta  JEZ alta emanda).
(*) Atal hauen definiziorako  ikus  Batzorderen/Komisioaren  2003/361/CE Gomendioa, Europa  Batasuneko Aldizkari Ofizialean (L 12436.orrian) argitaratuta dagoena 2003ko maiatzaren  20an.

Diruz lagunduko diren jarduerak

Mikroenpresak finkatzeko eta modernizatzeko proiektuak, abian jartzeko eta finkatzeko fase kritikoetan.

Enpresek sortutako ekimenak finkatzeko edo modernizatzeko proiektutzat hartuko dira, haien produktu, prozesu, zerbitzu, antolakuntza edo negozio ereduei funtsezko hobekuntzak ekarriko dizkietenak, lehiakortasunean irabaztea eragin badezakete. 

Proiektuek gutxienez 3.500 euroko kostu hautagarria izan behar dute.

 

Kostu hautagarriak:

 

1) Jardueraren irteerarekin lotutako kanpo aholkularitzako zerbitzuak, zehazki:


• Enpresaren komunikazio eta irudi estrategia zehazteko kanpo aholkularitza.
• Merkataritza kudeaketako plana zehazteko eta ezartzeko kanpo aholkularitza.
• Kudeaketa ekonomiko-finantzarioko plana zehazteko eta ezartzeko kanpo aholkularitza.
 

2) Hirugarren entitateek eskainitako kanpo aholkularitza eta lanen gastuak, enpresen hobekuntzara eta lehiakortasunera bideratutakoak :


• Merkatu azterlanak sakontzea eta garatzea.
• Aurretiko diagnostiko, azterlan eta analisiak egiteko kanpo zerbitzuak, berrikuntza edota lehia hobekuntzako proiektuak identifikatzeko edo abian jartzeko helburuarekin egindakoak: jarduera eta merkatu ildo berriak eta merkaturatzeko estrategia berriak; baita hori ezartzeko ere.jarduera eta merkatu ildo berriak eta merkaturatzeko estrategia berriak; baita hori ezartzeko ere.
• Kudeaketa sistemak ezartzeko edota ziurtatzeko kanpo zerbitzuak.
• Txekeo finantzarioa egiteko kanpoko zerbitzuak (enpresaren azterketa ekonomiko finantzarioa azterketak eta gomendioak).
• Kudeaketa sistemen txekeoa egiteko kanpoko zerbitzuak (enpresaren kudeaketa sistemaren azterketa eta gomendioak.)
• Inteligentzia teknologiko eta lehiakorrerako zerbitzuak.

Kanpo aholkularitzaren gastuak ez dira jarduera iraunkorrak edo aldizkakoak izango, eta ez dute loturarik izango enpresaren ohiko ustiapen gastuekin, esaterako, aholkularitza fiskalaren ohiko zerbitzuak, aldizkako zerbitzu juridikoak edo publizitatekoak. Halaber, IKTak garatzeko eta aplikatzeko prozesuekin lotura dutenak.

Diruz lagundutako jarduerek bat etorri beharko dute enpresa eskatzailearen jarduerarekin, eta enpresa eskatzailearekin, ez zuzenean ez zeharka, lotura sozietario, pertsonal edo interesekorik ez duten enpresa espezializatuek egin beharko dituzte.

Diru laguntzen zenbatekoa

 

Diru laguntzen tasa % 75eraino izango da, eta hori % 5 igoko da proiektua emakumeek sustatzen badute eta beste % 5 jarduera ekonomia berdea edo ekonomia zuria deritzonean sartzen bada. (Egoera  hau kontutan hartzeko behar bezala  egiaztatu beharko da eskaeran )
Gehienez 7.500 € enpresa eta urteko

Eskaera epea

2013-07-24-etik 2013-10-28-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak