KULTURA EKINTZAILEA eta ENPRESA SORTZEKO babesa

Azalpena

Kultura Ekintzailea eta Empresa Sortzeko aukera babesten duena (IV. Kapitulua)

Xedea: Diruz lagundu daitekeen jarduna. Langabetuak enpresa-egitura berriak sortzeko aukera izango da diru-laguntzaren xede Kapitulu honen babespean. 
 
Onuradunak: Bakarka dela edo Ondasun Erkidego, Sozietate Zibil, Merkataritza Sozietate, Laneko Sozietate edo Sozietate Kooperatiboak gisa dela, ondoko baldintzak bildu beharko dituzte Kapitulu honek biltzen dituen laguntzen onuradunek
 
Betebeharrak:

a) Autonomia Erkidegoko edo Estatuko Enplegu Zerbitzu Publiko batean langabetutzat erregistratutaegotea, Europar Batasunaren esparruan, gutxienez 3 hilabeteko antzinatasunarekin.

b) Dekretu honen III. Kapituluan xedaturikoaren arabera diruz lagundutako enpresa-sustapena babesteko prestakuntza-ekintza egin eta gainditu izana, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako alta hartu zuten eguna baino lehen, eta betiere amaitu zutenetik egun horretara arte gehienez bi urte igaro badira. Dena den, behin eskatzailearen prestakuntza-ibilbidea aztertuta, enplegu-orientazioko zerbitzuak ikastaroaren egiteko salbuespena deklaratu dezake, hori egiaztatzen duen dokumentazioa emanez horretarako.

c) Euren lanpostu propioa sortzea dakarren jarduera ekonomikoko proiektu bideragarria aurkeztu izanak.

d) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako eta Gizarte Segurantzaren dagokion Erregimenerako alta Euskal Autonomia Erkidegoan egin izana, eta bertan behar dute izan helbide sozialak eta fiskalak, eta lantokiak.

e) Jarduera berean edo antzekoan Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarako ez matrikulatu izana hartarako diru-laguntza eskatzen duten euren kontura jarri ziren aurreko sei hilabeteetan.

f) Jarduera berrirako dedikazio esklusiboa izatea.

g) Aurreko jabeekin bigarren maila arteko odolkidetasun, ahaidetasun edo adopzioko harremana ez izatea, ezta ezkontza-harremanik edo izatezko bikoteak arautzen dituen maiatzaren 7ko 2/2003 Legean ezarritako izatezko bikotearen harremanik ere, badagoen negozio baten ustiapenaren jarraipena edo haren handitzea biltzen duten proiektuetan. 

Dotazioa:

1. Sorturiko lanpostuen arabera zehaztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa; 6.000 euro emango dira bazkide langile bakoitzeko, eta proiektu bakoitzeko guztizko zenbatekoa 30.000 euro izango da gehienez ere.

2. Ondorio horietarako, eta ekitaldi ekonomiko bakoitzerako, urtero argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearen ebazpenaren bidez, kapitulu honetan jasotako laguntzak finantzatzeko ezarritako kredituen zenbatekoa.

3. Kapitulu honetan ezarritakoaren arabera eman beharreko laguntza guztien bolumena ez da Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Nagusietan urtero ezarritako kopurua edo berori gaurkotuta ondorioztatzen den kopurua baino handiagoa izango, indarrean dauden legeetan aurreikusitako kreditu-loturaren edo aurrekontu-aldaketaren erregimenaren arabera. Ez da egongo, horrenbestez, beste laguntza batzuk ematerik behin zenbateko hori agortu ondoren, eta horrela eskatzen direnak ukatu egingo dira. Hala egokituz gero, bi egoeren berri emango da Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearen ebazpenaren bidez.

4. Aurrekontu-ekitaldian ekitaldi horretako aurrekontu- kredituekin bildu ezin diren Kapitulu honetan barne hartutako diruz laguntzeko moduko jardunei buruzko eskaerak badaude, ondorengo ekitaldiaren aurrekontu- kredituei egotzi ahal izango dizkiete, eskaera berriro zertan aurkeztu gabe, betiere jardun horiek laguntzak lortzeko Dekretu honen IV eta V. Kapituluetan xedaturikoa betetzen badute. Kasu horretan, nolakoa den kontuan izanda denboran eraginkortasun mugatua duen dokumentazio soilik aurkeztu beharko da berriz, edo eguneratu beharrekoa, eraginkorra izateari utzi diolako, baita dagokion diru-laguntzaren eskabidea ere. 

 

 

Eskaera epea

2003-12-31-etik 2010-03-18-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)