EDUKIEKIKO eta EDUKIEN arteko ELKARRERAGINTZA eta SARBIDEA ERRAZTEN duten TRESNA TEKNOLOGIKOAK GARATZEKO diru laguntzak (Gipuzkoa 2.0 Programa)

Azalpena

Edukiekiko eta edukien arteko elkarreragintza eta sarbidea errazten duten tresna teknologikoak garatzeko diru laguntzak

Hartzaileak                            

Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte deialdian azaltzen diren esparruetan proiekturik sustatu eta egiten dituzten pertsona  juridikoek, egoitza sozial eta fiskala helbidea Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokaturik baldin badute.

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

  • Internet bidez hedatutako euskarazko edukiak eranstea.
  • API (Application Programming Interface) publiko eta irekiak garatzea, katalogoko edo artxiboko funtsak eskuratu, partekatu eta birnahasteko bidea errazteko.
  • Telefono mugikorraren ingurunerako aplikazioak edo/eta jokoak garatzea.
  • Sare sozialen erabiltzaile euskaldunei bideratutako aplikazioak, garapenak edo tresnak sortzea.

Baldintzak

Laguntza hauetara bildu nahi duten proiektuek baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Proiektuaren edukiak eta zerbitzuen nahiz tresnen erabiltzaile-interfazea osorik euskaraz egon behar dira gutxienik.
  • Garatutako zerbitzuak eta tresnak bai legez, bai teknikoki era librean eskuragarria izan behar du, merkaturatzeko proiektuen kasuan izan ezik; azken horiei dagokienez,  eskatzaileak bermatu behar du merkaturatzetik urte betera hirugarrengoek libreki eskuratu eta erabili ahal izatea.
  • Internet bidez zabaldutako proiektuen kasuan, etengabe eguneratzeko plangintza zehatza eduki beharko dute.
  • Sofware aplikazio edo produktuen kasuan, baimen libre baten bitartez ipini behar dira jendearen eskura.

Laguntzen zenbatekoa

Diru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz argitalpena egiteko aurreikusitako gastuen %70 baino gehiagokoa izango, eta gehienez ere 25.000 euroko kopurua izango du.

Diru laguntza hauetarako xedatutako kopuruak ez badu, hautatutako eskaera guztiak multzoan hartuta, aipatutako gehienezko muga horretara iristeko biderik uzten, diru laguntza bakoitza proportzioan murriztuko da, proiektuaren aurrekontua eta balorazioan lortutako puntuazioa kontuan hartuta. 

Eskaera epea

2011-05-11-etik 2011-06-10-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza