IKTak erabiliaz, edukiak EUSKARA hutsean HEDATZEKO ENPRESENTZAKO dirulaguntzak (Gipuzkoa 2.0 Programa)

Azalpena

IKTak erabiliaz, edukiak euskara hutsean hedatzeko enpresentzako dirulaguntzak

Hartzaileak

 Egoitza sozial eta fiskala Gipuzkoan kokaturik duten enpresek jaso ahal izango dituzte laguntza hauek eta haien  proiektuak euskaraz adierazitako edukiei zabalkunde handiagoa emateko informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabileran oinarritutakoak izan behar dira. 

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

  • Euskaraz soilik diren edukiak ikusgari egoteko lagungarri diren webgune ez korporatiboak garatzea, edukiak libreki eskuragarri izan daitezen bai teknikoki, bai legearen aldetik; eta software tresnak euskaratzea.
  • Erakunde eskatzailearen eduki digitalen katalogo eta artxiboko funtsak libreki eskuratu, partekatu eta birnahasteko bideak errazteko garapen teknologikoak.

Oinarri hauen jarduera esparruak bere barne hartzen dituen proiektuak, osorik nahiz zatika, garatzen ahalko ditu elkarte eskatzaileak nahiz bere baliabide propioz, nahiz besteren laguntza baliaturik.

Laguntzen zenbatekoa

Diru laguntzaren zenbatekoa ez da inoiz argitalpena egiteko aurreikusitako gastuen %50 baino gehiagokoa izango, eta gehienez ere 30.000 euroko kopurua izango du.

Baldintzak

  • Proiektuaren edukiak soilik euskaraz egon behar dira .
  • Hedatzen diren edukiak bai legez, bai teknikoki eskuragarriak   direla bermatu behar da. Eduki horiek  legeek babestutako eskubideen pean baldin badaude,  eskatzaileak eduki horien gaineko baimenaren jabe izan behar du, hirugarrengoek eskuratu eta erabili ahal izan ditzaten.
  • Internet bidez zabaldutako edukien kasuan, etengabe eguneratzeko plangintza zehatza eduki beharko dute. 

Eskaera epea

2011-05-11-etik 2011-06-10-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza