IKT diru-laguntzak - Euskarazko atariak edo webguneak

Azalpena

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (IKT deialdia). Euskarazko atariak edo webguneak.

Xedea

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak ematea.

Euskarazko atari edo webguneak. Honako helburu hauek dituzten egitasmoak izango dira diru-laguntza gai:

  • Euskarazko atari edo webgune berriak sortzea.
  • Aurretik abian dauden sareko hedabideen webguneetan funtzionalitate berriak gehitzea eta webgune horiek gailu mugikorretarako egokitzea.
  • Aurretik abian dauden euskarazko gainontzeko webguneak zerbitzu, funtzionalitate eta eduki berriz hornitzea eta hobetzea, hala nola webgune horiek gailu mugikorretarako egokitzea.
Entitateak edo pertsona eskatzaileak
  • Pertsona juridiko pribatuak

Eskaera epea

2016-01-07-etik 2016-02-06-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Euskara