SALGAIEN GARRAIO KONBINATUA sustatzeko diru-laguntzak

Azalpena

Salgaien garraio konbinatua sustatzeko diru-laguntzak

Xedea:

Garraiobideen arteko bestelako oreka bat lortzea, iraunkorrenak eta garbienak sustatuz (itsas garraioa, batez ere).

Agindu honen helburua da salgaien garraio konbinatuaren sustapenerako laguntza ekonomikoak egiteko deialdia egitea honako konbinazio hauek laguntzeko:

- Itsaso eta errepideko garraioa, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Europar Batasuneko kide diren estatuetako portuen artean.

- Errepideko eta trenbideko garraioa, EAEko eta EBko kide diren estatuetako geltokien artean.

- Trenbideko eta itsasoko garraioa, EAEko eta EBko kide diren estatuetako geltoki edo portuen artean.

Onuradunak:

Pertsona fisikoak edo juridikoak.

a) Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

 b) Salgaien errepideko garraioaren, trafikoaren edo mugimenduaren sektorean lan egitea.

 c) Bere izenean gutxienez hiru kopia dituen baimen bat behintzat izatea, ibilgailu astunetan salgaien garraio publikoan aritzeko. Merkaturatzeko sozietateen eta garraiolari kooperatiben kasuan, onuradun izateko, bazkideek edo kooperatibistek salgaien garraio publikoan ibilgailu astunekin jarduteko gutxienez hiru baimen izan beharko dituzte.

 d) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

 e) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo administratiborik ez izatea, ez eta horretarako legezko inolako debekurik ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Azken Xedapenenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean hartuta daude)  

Eskaera epea

2012-09-25-etik 2012-10-26-era

Sailak

  • Sektorea: GARRAIO Sektorea & LOGISTIKA
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Proiektu Teknologiko eta Berritzaileak