EUSKARAREN ERABILERA SOZIALA NORMALIZATZEKO TOKIKO PLANAK

Azalpena

Euskararen erabilera sozialaren esparruan diru-laguntzak: Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gipuzkoako udaletan, toki entitateetan eta tokiko garapen agentzietan euskararen erabilera soziala sustatu eta normalizatzeko programak garatzeko diru laguntzak.

Hartzaileak

Gipuzkoako udalak, mankomunitateak eta tokiko garapen agentziak.

Baldintzak

Jarduera mota hauek izango dira diru laguntza jasotzeko gai:

  • Euskal hiztunak aktibatzeko programak, ekintzak eta jarduerak.
  • Arlo sozioekonomiko pribatuan euskararen erabilera sustatzeko garatutako egitarauak.
  • Gazteen artean euskararen erabilera sendotzeko helburuetan ardazten diren ekintzak eta programak.
  • Euskararen erabilera soziala sustatzeko programa orokorrak 4.000 biztanlez beherako udalerrietan.

Eskaera epea

2018-02-02-etik 2018-02-23-era

Sailak

  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Sustapena eta Dinamizazioa
    Eremua: Euskara