BERRIKUNTZA DIGITALA: MIKROENPRESAK

Azalpena

Berrikuntza digitala: Mikroenpresak

 

Xedea:

Diru laguntza hauen helburua da mikroenpresak interneten munduan sartzea modu eraginkor eta eragilean, web orriak sortzeko edo, hala dagokion kasuan, berritzeko laguntzak emanez.

Bete behar diren epeak:

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2012ko apirilaren 26an amaituko da
  • Proiektuen hasierako data: 2012ko urtarrilaren 1tetik aurrera hasiak
  • Proiektuak justifikatzeko epea: 2012ko urriaren 26an amaituko da

Nork eskatu dezake diru laguntza hau:

  • Egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan edukitzen dituzten MIKROENPRESAK. Horretarako, 10 langile baino gutxiago izatea eta urteko fakturazioak edo balantze orokorrak 2 milioi euro ez gainditzea. Banakako enpresak eta ondasun erkidegoak barne
  • Baztertuak: irabazi asmorik gabeko elkarteak, fundazioak eta entitateak. Baita baztertzen dira enpresa horiek gaitasun teknikoak direla eta lana hori bere kabuz egiteko gai direnak. Bereziki, diru laguntza horietatik kanpo gelditzen dira oraingo edo aurreko deialdietan programaren hornitzaile izan diren enpresak

Diruz lagunduko diren jarduerak:

Gutxieneko 1.000 euroko  inbertsioak jarduera hauetarako:

  • Enpresaren Webgunea sortzea edo garatzea
  • Enpresa sare sozialetan sartzea
  • Webgunea berritzeao edo funtzioanlitate berriak sartzea, bereziki gailu mugikorretan erabili ahal izateko egin beharreko egokitzapenei dagozkienak

Webguneak bete beharko dituen baldintzak:

  1. Gutxienez, euskaraz eta gaztelaniaz garatzea 
  2. Enpresak erabil dezakeen edukien kudeatzaile bat izatea
  3. Kudeatzailea erabiltzeko oinarrizko prestakuntza eskaintzea eta webgunearen hasierako posizionatze lanak egitea; bi atal horien kostuak ezingo du diruz lagundu daitekeen kostu osoaren %20 gainditu
  4. Erraztasun/erabilgarritasun irispideak kontuan hartzea
  5. Webgunean trafiko aztertzeko sistema batedukitzea

Diru laguntzaren zenbatekoa:

  • Gastuen % 40erainoeta 2.500 € gehienez enpresa eta urteko
  • Portzentaje horiek % 5 handituko dira emakumezko enpresari autonomoak direnean edo emakumezkoak daukan funtzioaren arabera edo emakumezkoen eta gizonezkoen berdintasuna sustatzeko ezarritako neurrien arabera
  • Enpresa bati eman ahal izango zaion gehieneko diru laguntza 3.000 € izango da, azken 3 urteei dagokienez, 2012ko urtea barne
  • Enpresa eta urteko proiektu bakarra bultzatuko da
  • Oharra: azteketa horretatik ondorioztatuko balitz beste proiektuekiko desbideraketa nabarmena dagoela, murriztu ahal izango da diruz lagundutako kostua

  

Eskaera epea

2012-03-12-etik 2012-04-26-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Kudeaketaren Hobekuntza