ENPRESAK SORTZEKO, HANDITZEKO eta MODERNIZATZEKO laguntzak ITSASOAREKIN eta ARRANTZAREKIN lotuta badaude batez ere (ITSASPEN Programa)

Azalpena

Enpresak sortzeko, handitzeko eta modernizatzeko laguntzak itsasoarekin eta arrantzarekin lotuta badaude batez ere (ITSASPEN Programa: Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak) V. Kapitulua

 

Xedea:

Kapitulu honek arautzen dituen laguntzen xedea da, enpresak sortuz, handituz eta modernizatuz, itsasertzeko eremuak susta eta gara daitezen bultzatzea.

Onuradunak:

Hauek izan daitezke kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: pertsona fisiko edo juridiko pribatuak, zuzenbide publikoko korporazioak eta, nahiz eta ez izan nortasun juridikorik, kapitulu honekin bat diruz laguntzeko modukoak diren jarduerak egin ditzaketen pertsona fisikoen edo juridikoen elkarte publikoak eta pribatuak eta ondasun-erkidegoak.

Onuradunak pertsona fisikoek edo juridikoek eratzen dituzten nortasun juridikorik gabeko elkarte publikoak edo pribatuak (tartean, ondasun-erkidegoak) badira, elkarteko kide diren pertsona fisiko edo juridiko guztiak hartuko dira onuraduntzat, eta guztiek bete behar dituzte dekretu honek xedatzen dituen baldintzak eta eskakizunak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa. Betiere, ordezkari edo ahaldun bat izendatu behar dute elkarteek, elkarteari onuradun izateagatik dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde askietsiak dituena. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, haren 32. m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

 

Diruz laguntzeko moduko proiektuak eta diruz laguntzeko modukoak ez direnak:

Hauek dira diruz laguntzeko moduko proiektuak:

  1. Enpresa berritzaileak edota informazio– eta komunikazio-teknologietan oinarritutakoak sortzeko, handitzeko eta modernizatzeko proiektuak.
  2. Europako Batzordearen 2003/361/EE Gomendioaren definizioarekin bat, hamar langile baino gutxiago dituzten eta urtean gehienez ere 2 milioi euroko negozio-zifra edo balantze orokorra duten mikroenpresak sortzeko eta garatzeko proiektuak.
  3. Goraka ari diren sektoreen alde eginez, jarduera ekonomiko berriak garatzeko eta ezartzeko proiektuak, jarduera berriak itsasoarekin eta arrantzarekin lotuta badaude batez ere.

Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak:

Hauek dira diruz lagundu daitezkeen inbertsioak eta gastuak:

  1. Proiektu teknikoak eta lanen zuzendaritza (gehienez ere, diruz laguntzen den inbertsioaren % 10).
  2. Urbanizazio-lanak.
  3. Eraikuntza-lanak.
  4. Makineria.
  5. Tresneria.
  6. Altzariak.
  7. Ekipamendu informatikoa eta komunikazio-ekipamendua (hardwarea zein softwarea).
  8. Beste azpiegitura batzuk.

Eskaera epea

2015-06-27-etik 2015-07-27-era

Sailak

  • Sektorea: ARRANTZA Azpisektorea
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Enpresa-sorrera (Autoenplegua-Mikroenpresak)