GARAPEN JASANGARRIA sustatzen duten EKINTZAK diru-laguntzak

Azalpena

Garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei zuzenduta daude dirulaguntzak 

Xedea: Agindu honen bidez ezartzen dira dirulaguntza-deialdiaren oinarri arautzaileak. Dirulaguntza horiek zuzenduta daude garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko udalei, mankomunitateei, kontzejuei eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein tokiko erakunderi, kuadrillei, eskualdeei, tokiko erakunde autonomoei, tokiko garapen-agentziei, tokiko merkataritza-sozietateei, tokiko enpresa-erakunde publikoei, tokiko partzuergoei eta fundazio publikoei, lerro hauekin bat etorriz:
a) Lurzoru kutsatuak eta lurzoruaren babesa. Lurzoruaren babesa sustatzen duten ekintzak, besteak beste lurzoru artifizializatu hutsen inbentarioak egitea eta lurzoruaren kalitatea ikertzeko, prebenitzeko eta berreskuratzeko lanak sustatzen dituzten ekintzak.
b) Klima-aldaketa. Arintzera (berotegi-efektuko gasen isuri garbien murrizketa), CO2 xurgapenera eta egokitzapenera (plangintza eta ekintzak) bideratutako ekintzak klima-aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen efektuak murrizteko.
c) Natura-ondarea. Euskal Autonomia Erkidegoko biodibertsitatea eta dibertsitate geologikoa kontserbatzeko eta horiek leheneratzeko edo hobetzeko ekintzak.
d) Ekonomia zirkularra. Tokiko zirkulartasuna sustatzeko ekintzak.
e) Tokiko ekoberrikuntza. Transferi daitezkeen eta ingurumen-inpaktuak murrizten dituzten lehentasunezko esparruetako berrikuntza- eta erakustaldi-proiektu pilotuak garatzea.
f) Jasangarritasunerako hezkuntza. Tokiko Agenda 21 edo Tokiko 2030 Agenda eta Eskolako Agenda 21 koordinatzea sustatzen duten ekintzak.
g) Asteklima 2022. Herritarrak klima-aldaketaren arloan ekintzara mobilizatzeko jarduerak.
 
Onuradunak: Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, mankomunitateak, kontzejuak eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein toki-erakunde, kuadrillak, eskualdeak, tokiko erakunde autonomoak, tokiko garapen-agentziak, tokiko merkataritza-sozietateak, tokiko enpresa-erakunde publikoak, tokiko partzuergoak eta tokiko fundazio publikoak. Lurzoru kutsatuen eta lurzoruaren babesaren lerroan, onuradun izan ahal izango dira, halaber, ikerketa-ekintzak (kutsa dezaketen jarduerak izan dituzten lurzoruak eta/edo eraikuntzak eta industria-instalazioak ikertzeko ekintzak, ingurumen-organoak egindako eskakizunen ondoriozkoak barne) eta berreskuratzeko ekintzak (lurzoru kutsatuak berreskuratzeko ekintzak, bai industria-jarduerak egin diren lurzoruetan, bai garai batean hondakindegi klandestino gisa erabilitako lurzoruetan, baldin eta berreskuratzeari ekin baino lehen aurretiazko ikerketa-fasea egin bada) egiten dituzten udalaz gaindiko sozietate publikoak.

Eskaera epea

2023-07-07-etik 2023-08-07-era

Sailak

  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Egindako Inbertsioa
    Eremua: Efizientzia Energetikoa eta Ingurumena