"SORMEN LANTEGIAK" programa. SORGUNE modalitatea.

Azalpena

"Sormen Lantegiak" programaren diru-laguntzak. SORGUNE modalitatea.

Xedea:

Arte- eta kultura-proposamenak garatzen lagundu nahi da, zehazki ikerketa, esperimentazioa, elkarrizketa eta diziplina artistiko eta sozialen arteko elkarrekintza tresna hartuta berrikuntza eta singulartasuna sustatzen duten arte- eta kultura-proposamenak.

Arte- eta kultura-proposamen horiek honako diziplina hauetakoren bati lotuta egon beharko dute: ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, literatura, musika, antzerkia, zirkua, magia edo bertsolaritza.

Modalitate hau bideratuta dago programa espezifikoak antolatuz eta horretarako behar diren zuzkidura, azpiegitura eta egiturak erabiliz, bai banakako pertsonei bai kolektibo sortzaileei hainbat prozesuri (ekoizpena, prestakuntza edo kulturaren edo artearen alorreko esku-hartzea) ekiteko espazioak, baliabideak eta lankidetzarako laguntza eskaintzen dizkieten sormen-guneek aurkezten dituzten jarduera-proiektuetara, betiere orientabidetzat hartuta adierazpen artistikoen berrikuntza, talentuak antzematea eta bultzatzea, eta kudeaketa parte hartzailea.

Onuradunak:

Modalitate honetan diru-laguntza jaso ahal izateko, agindu hau argitaratzen den egunean, Euskadiko Autonomia Erkidegoan helbidea edo sozietate-egoitza duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuek, gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa edukita eta edozein dela ere haien eraketa juridikoa, honako baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Agindu honetako 20.2 ezarritakoa betetzen duten sormen-guneak kudeatzeko edo ustiatzeko titulartasuna izatea. Horretarako, honako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu behar dute agiri bidez:

– Higiezinaren jabetza-titulua izatea, eta gunea erabiltzea, soil-soilik sormen-gune moduan.

– Higiezinaren errentaria izatea, horretarako formalizatutako kontratuaren indarrez, eta higiezina erabiltzea, soil-soilik, sormen-gune moduan.

– Higiezina sormen-gune moduan kudeatzeko eta ustiatzeko eskubidea bere alda lagata izatea, edozein tituluren bidez.

b) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea, sormen-gunean egin beharreko jarduera nagusien epigrafean.

Ezingo dituzte modalitate honetako diru-laguntzak eskatu titulartasun publikoa duen sormen-gune bateko zerbitzu-kontratu edo zerbitzu publikoen kudeaketa kontratu baten esleipendun moduan eskatzen dutenek.

Eskaera epea

2015-03-31-etik 2015-04-30-era

Sailak

  • Sektorea: KULTURA eta SORMEN INDUSTRIAK Sektorea
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna