ERANSKINA BIZITZA OSOAN ZEHARREKO IKASKUNTZA EREDU PROPIOA (Gipuzkoa, Ikasten duen Lurralde gisa, sustatzeko programa)

Azalpena

Gipuzkoa, Ikasten duen Lurralde gisa, sustatzeko programa

(Eranskina Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza eredu Propioa)

 

DESKRIBAPENA

Bizitza osoan zeharreko ikaskuntza eredu propio bat garatu: testuinguru aldekoak, ikasminaren sustapena, gaitasunen garapena eta ikaskuntza metodologia berriak barneratuz. Eta horretarako esparru desberdinetan eskuratu daitezkeen gaitasun pertsonal, profesional nahiz sozialak kontuan hartuta bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatzen duten esku-hartze proiektu berritzaileak garatu. Guztia I+G+b eta esperimentazioaren bitartez / Guztia dinamika, esperientzia, baliabide eta tresna berezien hedapena eta orokortzearen bitartez.

ENTITATE ONURADUNAK

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza sistemako ikastetxeen sarea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren funts publikoen bidez finantzatutakoa eta entitate horien interesak ordezkatzen dituzten taldeak eta elkarteak; unibertsitateak, ekonomia eta gizarte garapenean laguntzen duten tokiko eta/edo eskualdeko erakundeak, enpresak eta enpresa elkarteak.

Entitateek Gipuzkoan eduki behar dute beren egoitza.


Nortasun juridikorik izan gabe ere diru laguntza emateko arrazoia diren proiektuak, jarduerak edo portaerak burutu ditzaketen edo diru laguntza jasotzeko egoeran dauden, goian aipatu diren entitateen, elkarte publiko edo pribatuetara zabaltzen da.

DIRU LAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK

Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren alorrean esku hartzeko politika publikoen hedapena eta orokortzea I+G+b eta esperimentazioaren bitartez.

Bizitza osoan zeharreko ikaskuntzaren alorrean esku hartzeko politika publikoen hedapena eta orokortzea dinamika, esperientzia, baliabide eta tresna berezien  bitartez.

Proiektuak, bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatzen duten jarduketak izango dira diruz lagungarriak (oinarrizko gaitasunak gara¬tzea; aldeko testuinguruak sortzea; herritar aktiboen kontzeptua zabaltzea; eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntza sustatzeko tresnak garatzea).

Eskaera epea

2015-06-17-etik 2015-07-10-era

Sailak

  • Sektorea: UDALAK - GARAPENERAKO AGENTZIAK - UDALERRIAK
    Xedea: Trebakuntza
    Eremua: Formakuntzarako Laguntzak