START-UP - Hazkunde Aukera Haundiak edota Negozio Eredu Eskalagarria duten Oinarri Teknologikoko Enpresa Berriei (Enpresak Sortu eta Garatzeko Prozesuan laguntzeko programaren diru laguntzak)

Azalpena

Hazkunde aukera handiak edota negozio eredu eskalagarria duten oinarri teknologikoko enpresa berriei edo enpresa berritzaile berriei laguntza (Enpresak Sortu eta Garatzeko Prozesuan laguntzeko programaren diru laguntzak)

 

Erakunde onuradunak

Entitate onuradunak izango dira oinarri tenologikoko enpresa berriak edo enpresa berritzaileak baldin eta helbide soziala eta fiskala Gipuzkoan badute, EAEko Enpresa eta Berrikuntza Zentro batek babestuak badira eta laguntzak emateko unean 2 urte baino gehiago eta 5 baino gutxiago badituzte.

Oinarri teknologikoko enpresa berritzat (Enpresa berritzailea) zer hartzen den interpretatzeko orduan, Europar Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua edo berori ordezten edo aldatzen duten xedapenak izango dira gidari.

Diruz lagundu daitezkeen kostuak

Diruz lagungarriak izango dira enpresa proiektua abian jartzeko eta bideragarritasuna lortzeko gastuak edo inbertsioak. Zehazki, hauek dira:

– I+G jardueretan inbertitzea.

–  Tresneria eta ekipamendua erostea.

– Aholkularitza eta patenteak.

– Ezagutza hartzeko eta garatzeko prozesuak.

- Finantzatzeko bide berriak lortzeko dinamikak antolatzea.

– Aholkularitza eta kanpoko laguntza tekniko espezializatua.

– Merkatuak handitzeko ekimenak.

Eskaera epea

2016-08-04-etik 2016-09-20-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Inbertsioa eta Enplegua
    Eremua: Inbertsio Orokorreko Proiektuak