ENPRESEN ARTEKO LANKIDETZA FORMULAK GARATZEA (Enpresen arteko lankidetza eta enpresetan adimen lehiakorra sustatzeko programa)

Azalpena

Enpresen arteko lankidetza eta enpresetan adimen lehiakorra sustatzeko programa.II ERANSKINA:Enpresen arteko lankidetza formulak garatzea

 

DESKRIBAPENA

Lehiakortasuna bultzatzea enpresen arteko lankidetzaren bitartez, proiektu jakin batzuk garatzeko dimentsio egokia lortzeko (merkatuei erantzuteko ahalmena).

 

ENTITATE ONURADUNAK

Gipuzkoan kokatutako lankidetza formularen baitako enpresak.

DIRU LAGUNTZAREN XEDE DIREN JARDUERAK

Xede hauek dituzten garapenerako proiektuak eta esperimentazioa:


• enpresen arteko lankidetzarako ereduak diseinatzea;
• enpresen dimentsio berriak sortzea;
• jarduera produktiboak Gipuzkoara itzultzea (Reshoring), baldin eta aurrez azpikontratatutakoak, tokialdatutakoak edota Gipuzkoako enpresek EAEtik kanpo  garatutakoak badira; eta,
• lankidetzan diharduten enpresen lehiakortasuna eta iraunkortasuna handituko duten lankidetza proiektuak gauzatzea.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN KOSTUAK

Diruz lagungarriak izango dira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontu banakatu eta xehatuan jasotako kostuak, jardueraren garapenari zalantzarik gabe lotuta daudenean.

DIRU LAGUNTZEN ZENBATEKOA

Kostu hautagarrien % 75eraino

Eskaera epea

2015-10-31-etik 2015-11-23-era

Sailak

  • Sektorea: SEKTORE GUZTIENTZAT
    Xedea: Berrikuntza eta Lankidetza
    Eremua: Berrikuntza eta Lehiakortasuna